
Hurrengo egunean goizeko 5etan hoteletik atera ginen, bueno.... egia esan tuk-tukeko gidariak ohetik atera gintuen lo hartu bait genuen (jajajaja). Eguzkia irtetzen ikustera joateko zen eta lokartu arren ikusi genuen eguzkia nola irtetzen den Angkorreko ruinarik ikusgarrienaren atzetik.


Jarraian egun osoa pasa genuen ruina pilla bat ikusten, batzuk ikaragarriak beste batzuk gutxiago baina orain guk ditugun baliabide gabe eraiki izanak zer pentsatua ematen du.

Hasera batean gizakiak naturari guzti hau kendu bazion ere, mendiak itsasoak bezala berea dena berreskuratu egiten du eta hemen ruina batzuetan arbolak hasten hari dira ormen gainean.
Egun pasa honen ondoren eta gelditu gabe bi aste t'erdiren ondoren (Cambodian eskale eta saltzaileekin pixkat agobiatuta ere bai) atseden pixkat hartzeko hondartzetara joatea erabaki genuen. Eta orain hemen gaude Pattayan, Tailandiako Benidorm-en, "hotel, sol y playa" hiru egun egoteko asmotan. Azken bi egunak Bangkoken pasatuko ditugu.


Gauean hotel flotante batean lo egin eta gero Cambodia alderako bideari ekin diogu gaur goizean ibaian behetik gora. Muga zeharkatzean paisaia ez da asko aldatu baina nabarmena zen ibaian arrantzale gutxiago zela eta itsasontziak ere askoz gutxiago. Ibai bazterrak ordea mugimenduz beteak: batzuk burua garbitzen, besteak beraiek, hurrengoak behiak txukuntzen eta gehienetan umeak alai besoak altxatuz. Eta horrela izan da Cambodiarako sarrera. Phnom Pen hirira heltzean, hotela aukeratu eta biharko Siem Reap aldera joateko autobus tikeak erosi ditugu, gero herriko altxorrik ederrenak ikustera joan gara, Palacio Real eta Pagoda de plata, bai bata edo besteak ikaragarriak. 






Orain hotelean pixkat deskantzatzen gaude afaltzera joan aurretik.







Atsedenik hartu gabe tour bat egiteko asmotan mugitu gara baina motorren asuntoa gustatu egin zaigunez berriro ere bat alokatu dugu, gaurkoan martxaduna!! Mendian zehar ibili gara eta paraje politak ikusi ahal izan ditugu baita bertako jendeak egin behar izaten dituen ibilbideak ere. Pixu ederrak eramanez gainera.
Herriko umeak ere atzerritarrekin konfidantza hartzen hari direla dirudi eta kalean pasatako bakoitzean "Hello Hello" esanez agurtzen gaituzte belarritik belarrirainoko farrearekin. Jende jatorra da baina pena bakarra ingelera gutxi egiten dutela elkar komunikatzeko.
Gauen lo ondo egin ondoren Halong Bay alderako bidaiari ekin genion Tour organizatu batean. 8 etan hoteletik jaso eta hiru ordu pasa autobus txiki batean (tartean bisita de rigor eskuz egindako lanen denda batetik, oraindik ez dugu pikatu!!!). Bidean gauza pilla bat ikusten dira eta hemen motoak edozertarako balio dute, baita oiloak eramateko ere.
Gaua barkoan pasa ondoren Halong-eko bigarrengo zatia egin dugu gaur. Eta gaur bai, gaur erakutsi digute zergaitik nahi duten ingurune hau munduko marabilla bezala izendatzea. Bazter baketsuak edonon, arrantzaleak beren lanean eta txalupa handiak martxa baxuan. Momentu batzuetan barkardadea sentitzeko moduan. Tori nire botua!!
Hurrengo lekura joateko alpelgurea sartu eta aitona batek ziklo horretan eraman gaitu. Bela egingo nituen nik 15 edo 20 minutu bizikletan bero horrekin 2 euro baino gutxiagoren truke eta horrelako trafikoaren tartean!!
Azkenik kaleetan bueltaka ibili gara hurrengo egunetarako planak egiten: bihar hiru egunetarako Halong Bay aldera, gero Sapa eta Pagoda del perfume, eta gero .... Baina tartean Alonari lanerako itxura hartu diote oporretan egon arren.