Bi egun izan dira Pattayan baina nolako bi egun. Golperik jo gabe, hoteletik hondartzara eta hondartzatik hotelera. Tartean kaletik buelta bat eman eta zerbait hartu. Hemen dagoen turismo sexualagatik ez balitz leku ederra izango zen ezer egin gabe egoteko baina herri osoak "nexka gazte merkadilloa" ematen du. Merkadillo honek turismoa asko bultzatu du eta gizonezko asko dabil batera eta bestera bere "maitetxoa" erakusten. Ez sinestekoa!!!



Gu, ba .... argazkiek adierazten duten bezala saiatu gara turismo horri kasu gehiegi ez egin eta atseden hartzen. Zuek erabaki lortu dugun edo ez.


Gaur goizean Bangkok hirira heldu gara autobuses eta "la primera en la frente", ez dugu ikasten. Hoteletik atera eta promozioa!!! Que chollo!!! Tuk tuka 20 BATH-engatik eta hiru leku ikustera eramango gintuela. Lehenengoa ikusi eta bigarrenera bidean telak egiten zituzten leku bat erakutsi behar zigula. Gerturatu eta arropa denda bat, trajeak neurrira egiten dituenetakoa, guk ezer nahi ez eta saltzailearekin 10 minutu hitzegin eta kanpora. Bigarrena ikusi eta hirugarrenaren bidean EXPO Thai-tik pasa behar genuela, hau berriz pitxi denda, guk begiratu eta kanpora!! Hirugarren lekura iritsi eta 45 metroko Buda ikusi dugu. Guk errezatu dugu baina tuk-tukera bueltatzean gidaririk eta tuk-tukik ez, ospa eginda zegoen!!! Gu herriaren beste puntan, baina behintzat 20 BATH ordaindu gabe!! (50 xentimo baino gutxiago)

Hau guztia eta gero jende jatorra ere topatu dugu, beraiek "timo" hauek oso normalak direla eta denda hauek gasolina ordaintzen diela gidariei (zerbait erosiz gero komisioa ere bai). Bihar ere Bangkok ikusten pasako dugu eguna eta biharko pasata hegazkina hartzea tokatzen da, ala ez...








Gauean hotel flotante batean lo egin eta gero Cambodia alderako bideari ekin diogu gaur goizean ibaian behetik gora. Muga zeharkatzean paisaia ez da asko aldatu baina nabarmena zen ibaian arrantzale gutxiago zela eta itsasontziak ere askoz gutxiago. Ibai bazterrak ordea mugimenduz beteak: batzuk burua garbitzen, besteak beraiek, hurrengoak behiak txukuntzen eta gehienetan umeak alai besoak altxatuz. Eta horrela izan da Cambodiarako sarrera. Phnom Pen hirira heltzean, hotela aukeratu eta biharko Siem Reap aldera joateko autobus tikeak erosi ditugu, gero herriko altxorrik ederrenak ikustera joan gara, Palacio Real eta Pagoda de plata, bai bata edo besteak ikaragarriak. 






Orain hotelean pixkat deskantzatzen gaude afaltzera joan aurretik.






