Ostegun arratsaldean Siem Reap herrira iritsi ginen eta iritsi bezain pronto, beti bezala, han zeuden Tuk-tukak gure zain hotelen batetara eramateko. Mutil gazte batekin joan ginen hotelera eta ingelera dexente egiten zuenez berarekin akordio batetara iritsi ginen gau hartan eguzkia sartzen ikustera joateko. Oso erromantikoa izan zen Alona eta biok, mendi puntan orain dela urte pillako eraikenen ruinetan,.... eta beste milarenbat turista leku berdinean, baina argazkiak erakusten duen bezala ederra izan zen.

Hurrengo egunean goizeko 5etan hoteletik atera ginen, bueno.... egia esan tuk-tukeko gidariak ohetik atera gintuen lo hartu bait genuen (jajajaja). Eguzkia irtetzen ikustera joateko zen eta lokartu arren ikusi genuen eguzkia nola irtetzen den Angkorreko ruinarik ikusgarrienaren atzetik.



Jarraian egun osoa pasa genuen ruina pilla bat ikusten, batzuk ikaragarriak beste batzuk gutxiago baina orain guk ditugun baliabide gabe eraiki izanak zer pentsatua ematen du.


Hasera batean gizakiak naturari guzti hau kendu bazion ere, mendiak itsasoak bezala berea dena berreskuratu egiten du eta hemen ruina batzuetan arbolak hasten hari dira ormen gainean.

Egun pasa honen ondoren eta gelditu gabe bi aste t'erdiren ondoren (Cambodian eskale eta saltzaileekin pixkat agobiatuta ere bai) atseden pixkat hartzeko hondartzetara joatea erabaki genuen. Eta orain hemen gaude Pattayan, Tailandiako Benidorm-en, "hotel, sol y playa" hiru egun egoteko asmotan. Azken bi egunak Bangkoken pasatuko ditugu.
3 comentarios:
Kaixo bikote, guk ere egun batzuetarako oporrak hartu ditugu teknologiaren mundutik, baina ostegunean bueltatu ginen 8 egun eder Asturias eta Kantabria artean ibili ondoren. Asko gustatu zaizkigu parajeak eta egia esan, kostaldetik baino gehiago mendialdetik ibili gara... ruta Cares, Sellaren jaitsiera kanoan, Fuente de-tik 6 orduko ibilaldia Vega de Liordes-era (Jesus Calleja Zapaterorekin igotako tokira igo ginen, eta nik justu egun hartan ikusi ez)... baina onena La Hermida herrian (Potes baino 15 kilometro beherago), terma batzuk aurkitu ditugula, natural-naturalak. Pilak behintzat kargatu ditugu, biharko beharko ditugu ta! Zuek aprobetxa azken astea, ondo pasa ta oparitxo bat duzue iristen zaretenerako. Pista bakarra: gozoa dela, hasierako lanegunetako gosariak goxatzeko.
Arbola earra, hartuko like Txapartegik entrenatzeko...
Epa bikote, earki zabiltzate paraje hoietan, ze polita. Gu daoneko burua beste kontu batzutan daukagu. Nik lehengo astean izan nun esleipena eta aurtengo ikasturtean Donostian izango naiz lanaldi osoz. Gustura neon ba ni getaian baino banekien ez neukala zer eginik.
Bueno pareja falta diren egunak tope disfrutatu eta pilak kargatuta etorri.
Ikusi arte
Nerea
Publicar un comentario