Hemen gea berriz ere. Batzuk igual nerbioso xamar jartzen ere hasiak egongo zineten!!! Halong-etik buelta egin eta jarraian gaueko trena hartu genuen iparraldera etortzeko. Gauzak bastante ondo irten zigun. Haseran hotelean billeteak hartzea pentsatzen genuen baina azkenean tren estazioan erosi genituen eta Vietnamitaz hitzegiten ez dugunez ez geunden zihur zer eratako bagoian hartu genuen. Azkenean "Hard Sleepers", koltxoi fin bat txapa baten gainean. Nekearen poderioz gau osoa lo!!
Trenak Lao Cai izeneko herri batean uzten du eta gehienak hemendik Sapa aldera egiten dute. Guk herritarren autobus geltokira joan eta autobusa hartu dugu. Haseran gu bakarrik, gero jende gehiago eta gero traste ugari, azkenean oiloak txitak eta belar pilla baten tartean joan gara. Minibusetan 2 orduko bidea 4-an egin dugu baina pena merezi du nola bizi diren ikusteko. Eguerdiko 12 ak aldera iritsi eta hotelean maletak utzi ditugu.

Atsedenik hartu gabe tour bat egiteko asmotan mugitu gara baina motorren asuntoa gustatu egin zaigunez berriro ere bat alokatu dugu, gaurkoan martxaduna!! Mendian zehar ibili gara eta paraje politak ikusi ahal izan ditugu baita bertako jendeak egin behar izaten dituen ibilbideak ere. Pixu ederrak eramanez gainera.


Herriko umeak ere atzerritarrekin konfidantza hartzen hari direla dirudi eta kalean pasatako bakoitzean "Hello Hello" esanez agurtzen gaituzte belarritik belarrirainoko farrearekin. Jende jatorra da baina pena bakarra ingelera gutxi egiten dutela elkar komunikatzeko.
Ikusten duzuen bezala hau ez da gelditzen eta gauza bat bestearen atzetik zain dugu.
P.D. "lupianoi" eskuminak baina gu ez gara irailera arte azalduko badaezpada ere anginak ez harrapatzeko!! "Bixki miragarrien ahalmenak aktibatu" eta zaindu zaitezte.
Norbaitek Xabierrekin hitzegiten badu zoriondu gure partez.
1 comentario:
Aupa paria! Ea oaingo hontan lortzen deten. Salda janariak egosteko dala, Aloña txapelakin guapissima daola ta motorista profesionalak bihurtuko zeatela...
Ze inbidia ematen dezuen, gu beti bezela jan eta jan. Atzo ere bazkai goxua ein genun eta geo estropak ikusi genitun telebistatik. (Enbatak indarrik ez)
Zautzan amaberjinak, ta Arantzak esateunez txaranga alu batereez, hori bai suak betiko legez. Gure mutila zoriontzeko aukeraik ez deu izan, bakizue harek mobila zenbat erabiltzeun, ostiralian aitakin hitzein zun eta ondo dabiltzala ta giro onakin.
Bueno paria ondo pasa zuen abenturan eta tope disfrutatu!!!
Ikusi arte Nerea
Publicar un comentario