Herenegun Tulumeko ruinak ikustera joan ginen. Ez dira orain arte ikusitakoak bezalako tamaina handikoak baina kokapen berezia dute. Herria hiru aldeetatik harresi batek inguratzen du eta laugarren aldean berriz itsasoak egiten du muga. Ruina hauek ere badute beren xarma.
Atzo Xcaret izeneko parke batetara joan ginen. Egunez ibaietan behera tubo eta antiejoekin jaitsi, tximeleta haztegi bat ikusi, voladoreak, ... gauza pilla bat ikusi genituen. Gauean berriz, bertan egiten duten espektakulua ikustera joan ginen. Espektakulo honetan mayen pilota jokoa nolakoa zen errepresentatzen dute, segidan espainiarren etorrera eta bukatzeko mexikoko probintzia askotako dantzak eta musikak interpretatzen dituzte. Oso ondo egon zen.
Xcareteko gezurrezko hilerrian ikusitako textu orijinala.
Gaur ere egun lasaia izan dugu. Goizean gosaldu eta herritik buelta bat ematera joan gara. Bide batez gaur buzeatzera joateko izena eman dut. Baita bihar goizean cenote (ur gezako putzua) batean buzeatzeko ere. Aloñak berriz bihar goizean snorkle egingo du cenote bertan.
Eta Felix-i buruz zer esan, ba.... hemendik ez dela ageri eta ez dela ageriko. Zuek hortik lasai egon, guk hemen informazio asko dugu eta ez da arazorik izango.
2 comentarios:
Deitu det Barcelo agentzira, konfirmado esan dite, lasai egoteko. Eta oso eguralde earra dagoela gaur, baina ni lanean eta aste txarra, nominak egin behar ditut eta inzidenzi asko dago. Aprobetxatu asken txanpa.
Iepa pareja! Ze uste zenuten, ahaztu egin nintzela zuetaz, ba ez! Oraintxe piramide baten gainean gustora egongo nintzateke ezer in gabe...
me etoy etresaaaaando, mudantza, lana, euskal jaiak, zestuko festak... ta zuen ongietorriko aurreskua prestatzen... dena batea! Beno gaztiak, konturatu zeate errealitatea aldatu egiten dela lanean hastean ezta?, Ba preparatu, ta disfrutatu ahal dezuen gehiena, kriston earki zabiltzate ta!!!, Getaria eta Zumaia ez dira sartu kontxan, ta Zautza bai, a ze saltsa! Zestuko trainerua berriz uste dut itsaso zabalean galduta dabilela, ja, ja!!!
Tarantula ekarri norbaiti Euskal Jaitan gona azpitik sartzeko...
Publicar un comentario