miércoles, 5 de septiembre de 2007

Buzeoa: itxasoan eta cenotean

Atzoko egunez itxasoan buzeatu nuen, itxaso mugitua omen zegoen (nahiago nuke hor mugitua dagoen bakoitzean horrelako bisibilitatea izango bagenu), baina hala ere oso ederra izan zen. Arrain arraro asko, korala eta txangurro ikaragarri bat ere ikusi genituen beste gauza askoren tartean. Beraz, esperientzia positiboa.
Gaur berriz, cenotera joan gara. Aloñak goiko partetik ikusi du eta nik barrenetik. Ikaragarria izan da. Imajinatu kobazulo batera sartu eta egan egiteko aukera emango balizute. Han goitik ere ikusiko nuke nolakoa den, baaaaa.... aletei eragin eta bertara iristen zara. IKARAGARRIA izan da.
Hemen bidaltzen dizkizuet cenoteei buruz informazioa duen link bat eta youtube-en dauden bideoak:
www.aqua-inn.info/IDIOMA/Espa/Cenotes.htm
http://www.youtube.com/results?search_query=gran+cenote
Eta lagunak, hau bukatzen hari da. Biharko eguna gelditzen zaigu aprobetxatzeko eta gero ostiralean etxera buelta. Badakit asko eta asko desiatzen egongo zaretela gu bueltatzeko, baina izango da bat edo beste gure bloga egunero abenturaz eta pasadizoz ez aktualizatzea faltan botako duenik.
Bueno bihar arte, auskalo zerrekin.

3 comentarios:

maripaz dijo...

En fin, danak dauka bere bukaera. Baina bidaia earra egin dezue, eta errealitatea bueltatu behar da. Aitakin telefonoz hitz egindet, eta ez dakit zer ibilidan bere igaritako ekipoarekin, bezua dana markauta, kueba baten edo, istutu hemenda pixkat. hemendik haurrea agian konpetentzia edukiko duzu buzeatzen. Ni lan da lan. Hurrengo astea jai daukat eta seguru asko aitaki eta Txuntxukin pasako dut bi edo hiru egun La Ampollan (Tarragona). Txuntxuk etxe bat dauka han. Laister arte.

isuuis dijo...

Cenote...nik uste nin hori afai haundi bat huala...je, je...
Noizonoiz ikusi izan dit dokumentalenbat, ta exploratzeakuan soka bat hartuta ibiltze omen dittuk, galdu ezkeore...ze gauza bat galtzia dek ta bestia aireik gabe geatzia...en fin, honea etorritakon desilusiyo haundik ez hartu, guk etzakauk inungo kulpaik eta...

Arale oyo dijo...

Bueno gaztiak, cenoterik ez baño en el cantábrico marmoka ugari omen dabil...
Ongi etorri ta segi blogean idazten, ohitura onak ez galtzeko... Hurrengo gaia: Zestuko festak! atxurrak, zenoterik egongo ote Ekaingo kobetan?
That´s the question¿?