domingo, 30 de agosto de 2009

Angkor Wat

Ostegun arratsaldean Siem Reap herrira iritsi ginen eta iritsi bezain pronto, beti bezala, han zeuden Tuk-tukak gure zain hotelen batetara eramateko. Mutil gazte batekin joan ginen hotelera eta ingelera dexente egiten zuenez berarekin akordio batetara iritsi ginen gau hartan eguzkia sartzen ikustera joateko. Oso erromantikoa izan zen Alona eta biok, mendi puntan orain dela urte pillako eraikenen ruinetan,.... eta beste milarenbat turista leku berdinean, baina argazkiak erakusten duen bezala ederra izan zen.

Hurrengo egunean goizeko 5etan hoteletik atera ginen, bueno.... egia esan tuk-tukeko gidariak ohetik atera gintuen lo hartu bait genuen (jajajaja). Eguzkia irtetzen ikustera joateko zen eta lokartu arren ikusi genuen eguzkia nola irtetzen den Angkorreko ruinarik ikusgarrienaren atzetik.
Jarraian egun osoa pasa genuen ruina pilla bat ikusten, batzuk ikaragarriak beste batzuk gutxiago baina orain guk ditugun baliabide gabe eraiki izanak zer pentsatua ematen du.

Hasera batean gizakiak naturari guzti hau kendu bazion ere, mendiak itsasoak bezala berea dena berreskuratu egiten du eta hemen ruina batzuetan arbolak hasten hari dira ormen gainean.

Egun pasa honen ondoren eta gelditu gabe bi aste t'erdiren ondoren (Cambodian eskale eta saltzaileekin pixkat agobiatuta ere bai) atseden pixkat hartzeko hondartzetara joatea erabaki genuen. Eta orain hemen gaude Pattayan, Tailandiako Benidorm-en, "hotel, sol y playa" hiru egun egoteko asmotan. Azken bi egunak Bangkoken pasatuko ditugu.

miércoles, 26 de agosto de 2009

CU CHI, MEKONG ETA CAMBODIA

Denbora dexente pasa da aktualizatu gabe baina gaur razio extra. Lehendabizi Cu Chi-ko tunelak bixitatzera joan ginen Saigonetik. Tunel hauek gerra garaian Vietcon-ekoek egin zituzten amerikarrengandik ezkutatzeko. 200 kilometro luze dituzte eta orain zabalduta badaude ere (zati honetan behintzat, bestela turista askok lan ederrak izango zituzten!!) bere garaian 50 zentimetroko zabalera zuten eta lurrazpira 7 metrotarainoko sakonera arte. Bisitaren bukaeran Ramboren metrailetakin tiro batzuk botatzeko aukera izan genuen.
Arratsaldea Saigonen buelta bat emateko aprobetxatu genuen, gerrako museoa eta beste gauza batzuk ikusiaz. Azkenean berandutu eta 9 t'erdiak aldera hotelera neka neka eginda.

Hurrengo egunean hiru eguneko irteera hasi genuen Mekong-eko delta bisitatuz. Lehen egunean fruta desberdin batzuk probatu genituen, estia nola egiten duten eta arroz nuddel-ak ere nola egiten dituzten ikusi genuen. Hurrengo goizean goizo mugitu eta merkatu flotante bat ikustera joan ginen. Azoka honen berezitasuna saltzaileak eta erostaileak txalupatan dabiltzala da, garai batean errepideak eskazak zituztenez ibaia aprobetxatuz "mayoristak" elkartzeko puntu bat izaten zen. Gaur egun indarra galtzen doaz.

Gauean hotel flotante batean lo egin eta gero Cambodia alderako bideari ekin diogu gaur goizean ibaian behetik gora. Muga zeharkatzean paisaia ez da asko aldatu baina nabarmena zen ibaian arrantzale gutxiago zela eta itsasontziak ere askoz gutxiago. Ibai bazterrak ordea mugimenduz beteak: batzuk burua garbitzen, besteak beraiek, hurrengoak behiak txukuntzen eta gehienetan umeak alai besoak altxatuz. Eta horrela izan da Cambodiarako sarrera. Phnom Pen hirira heltzean, hotela aukeratu eta biharko Siem Reap aldera joateko autobus tikeak erosi ditugu, gero herriko altxorrik ederrenak ikustera joan gara, Palacio Real eta Pagoda de plata, bai bata edo besteak ikaragarriak.

Muga pasatzean atentzioa deitu digun beste gauza, Cambodia aldean zenbat eskale dauden. Hauetatik gehienak umeak dira eta gainetik kendu ezin gainera, lonely-ak bazioen baina ez genuen uste horrenbeste izango zenik.

sábado, 22 de agosto de 2009

HOI AN ETA SAIGON

Atzo goizean My Son-eko ruinak ikustera joan ginen, CHAM arkitektura delakoaren gelditzen diren arrastoak ikustera. Gezurra dirudi nola orain dela urte gutxi herri oso bat zegoen tokian, estatu batuetarrei esker orain harri pila bat eta arrasto batzuk gelditzen diren. Ezer berririk ez.

Bidean herri txikietatik pasa ginen, batean zeramika nola lantzen zuten bestean arroz laminak nola sekatzen zituzten ikusteko aukera izan genuen.
Arratsalde partean, tokatzen zen, hondartzara joan ginen atseden pixkat hartzera. Freskatzea ere ez zitzaigun gaizki etorriko baina ura hemen oso epela dago. Kanpoan ia hobeto egoten da. Gaua iluntzen hari zen neurrian vietnamitak gerturatzen hasi ziren, batzuk aitarekin kometa hegan jartzera, beste batzuk gurasoei itsasontzia uretara botatzen laguntzera eta beste batzuk baloiarekin jolastera. Gu beraien tartean atzerritar bakarrak.

Gaur goizean herriz aldatzea tokatu zaigu eta oraingoan hegazkinez. Hoi An-etik Danang-eko aireportura taxi batean joan eta bereala hegazkinez 900 kilometro egin ditugu. Saigon Vietnam estatuko herririk handiena da eta hasera batean Hanoi bezalako zoramena izango zela uste bagenuen ere, zertxobait txikiagoa dela esango nuke. Begira hor merkatu bateko eta gauez kaleen argazkiak.

jueves, 20 de agosto de 2009

HOI AN

Jaiki eta gosaldu ondoren autobusa hartu dugu Hoi An aldera etortzeko. Gauzak Vietnamen luzatu egiten dira eta goizean 8 etan irten behar genuenean 8 t'erdiak pasata irten gara. Bidean berriz 50km orduko abiadura noizean behin bakarrik gainditzen dute eta gainera beti egoten da tabernaren bat bidean komunera joateko. Eta txoferrek komisiorik ez omen dute 40 laguneko autobusa taberna baten aurrean uzteagatik. Sinestu zak!!

Iristean hotela topatzea pixkat kosta zaigu. Full zeudela esan digute lehendabizikoek baina azkenean pistina eta guzti duen batean gaude, ez dakit bainorik hartuko dugun baina...

Orain arte ezagutu ditugun herrietatik desberdina da Hoi An. Jende gutxiago bizi da, beraz motorren kantitatea ere txikiagoa da. Herri honetara etorriz gero legezkoa den bezala arropa egin beharra dago eta hoteletik irtetzean egin dugu lehendabiziko gauza jostun bat topatu, telak aukeratu eta neurriak hartzen utzi. Bihar goizeko 11 etarako arropak listo. Modelo esklusiboak!!! (Koadrillako danan neurriak izan ezkero ez dek leku txarra kamixeta berriyak iteko, urruti xamar aukeran)


Bazkaritan ibai bazter bateko restaurante batean izan gara eta restaurantea topatzen ere leku bat baino gehiago pasa behar izan dugu, gauzak beste herrietan baino garestiago daude hemen. Bazkalostean herritik bueltatxo bat eman dugu, kale politak eta pagoda edo edifizio ederrak edonon.
Orain hotelean pixkat deskantzatzen gaude afaltzera joan aurretik.

lunes, 17 de agosto de 2009

SAPA, PERFUME PAGODA ETA HUE

To CHENG it has been really nice to hearing from you. Hope you also enjoyed the Bac Ha market as we did. My email adress is igoraizpurua@hotmail.com if you need more Euskara lessons (I will be grateful in giving).

SAPA aldeko argazki ederrak erakusteko pixkabat sufriarazi egin dizuegu, ez dugu azken egunotan hotelean lo egiteko aukerarik izan eta. Herenegun trenean eta atzo berriz autobusean!! lo ondoen nola egiten den frogatzen hari gara. Iritziak denetarik daude.

Astelehenean goizean jeikita trekking (mendi buelta guretzat) bat egin genuen gure kontura. Bakoitza moto batera igo eta txoferrarekin Ta Phin izeneko herrira eraman gintuzten. Bertan emakume batek hartu eta bere etxea erakustera eraman gintuen, trukean berari eskuz egindako zerbait erostekotan. Etxea ikusi ondoren pixkanaka SAPA herrirantz joan ginen, 14 kilometro inguru, bidean herri txiki pilla bat eta jendea oso jatorra.


SAPA-ra iritsi ondoren, ohitura bihurtu den bezala moto bat alokatu genuen Cat Cat-eko urjauziak ikustera joan eta inguruetatik bueltatxo bat egiteko asmoz. Ondoren dutxa eder bat hotelean, mokadutxo bat jan (ez gara gosez hilko, muestrako beheko argazkia) eta autobusean tren estaziora gauez Hanoi-ra bueltatzeko.




Atzo Hanoin eguna pasa beharrean ginen eta bertan pasa baino nahiago izan genuen ospa egin. Denboraz juxtu ibiliko ginela uste genuenez antolatutako irteera batean apuntatu ginen Pagoda del Perfume delakoa ikustera. Irteerako gauzik politena emakume batek arraunez bultzatako txalupa batean eginiko buelta. Ni ere saiatu nintzen arraun egiten baina antzeman egin zen barrukoa nintzela!! (Argazkiak ez dira hemen jartzeko modukoak).


Gauean autobusa hartu eta Huera bidaia egin dugu (Alonak lo primeran, ni berriz silla-ohean kabitu ezinda) eta jarraian herria ezagutu. Bero ikaragarria egin du eta haseran "ciudadela" ikusten oinez ibili bagara ere bazkaltzera joateko ziklotaxi bat hartu dugu. Bazkalostean berriz ere motorra!!! Gaur froga gogorragoa, herri handi bateko trafiko eta guzti, arazotxo txikirenbat kenduta karnetarekin jarraitzen dut.

domingo, 16 de agosto de 2009

BAC HA-ko MERKATUA ETA SAPARA


Goizean goizo jaikitzea gaur ez da horrenbeste kosta, etxe aurreko oillarra aspalditik entzuten genuen eta kukurrukuak egiten. Zazpiak aldera kaso egin eta mugitzen hasi gara, lehendabizi derrigorrezko dutxa eta ondoren eguneko janaldirik garrantzitsuena. Prestaketa denen ondoren Bac Ha-ko merkatu handiaren ordua iritsi da. Hmong-ak jaisten dira merkatu honetan beharrezko dituzten erosketak egitera eta horretarako dituzten jantzirik ederrenak erabili. Gu zer esan, betiko arropekin.



Merkatu honetan denetarik dago: harategiak, arraindegiak, animaliak,... supermerkatu batean bezala baina guztia aire librean. Guk bazterrak ikusi eta gauza batzuk fitxatu ondoren regateoko jokoari ekin diogu. Gauzak erosi ditugu baina beti bezala ez dakigu tira bira horretan garaile izan garen edo ez, gu behintzat gustora egindako erosketekin.


Sapa aldera etortzeko minibus batean lekua topatzean zorte pixkat izan dugula pentsatu dugu eta horrela lineako autobusa ekidin, baina hara nondik nora Lao Cai pasatu eta minibusa taller baten parean gelditu den. Ez genuen ezer graberik espero baina atzeko frenoan nik ez dakit zer duela .... ordubete pasa. Azkenean ez dakit ba nik lineakoan azkarrago etorriko ez ginen!! Baina horrelako gauzekin konturatzen gara denborak zer balio gutxi duen hemen.

sábado, 15 de agosto de 2009

Bac Ha

Hemen gea berriz ere. Batzuk igual nerbioso xamar jartzen ere hasiak egongo zineten!!! Halong-etik buelta egin eta jarraian gaueko trena hartu genuen iparraldera etortzeko. Gauzak bastante ondo irten zigun. Haseran hotelean billeteak hartzea pentsatzen genuen baina azkenean tren estazioan erosi genituen eta Vietnamitaz hitzegiten ez dugunez ez geunden zihur zer eratako bagoian hartu genuen. Azkenean "Hard Sleepers", koltxoi fin bat txapa baten gainean. Nekearen poderioz gau osoa lo!!

Trenak Lao Cai izeneko herri batean uzten du eta gehienak hemendik Sapa aldera egiten dute. Guk herritarren autobus geltokira joan eta autobusa hartu dugu. Haseran gu bakarrik, gero jende gehiago eta gero traste ugari, azkenean oiloak txitak eta belar pilla baten tartean joan gara. Minibusetan 2 orduko bidea 4-an egin dugu baina pena merezi du nola bizi diren ikusteko. Eguerdiko 12 ak aldera iritsi eta hotelean maletak utzi ditugu.

Atsedenik hartu gabe tour bat egiteko asmotan mugitu gara baina motorren asuntoa gustatu egin zaigunez berriro ere bat alokatu dugu, gaurkoan martxaduna!! Mendian zehar ibili gara eta paraje politak ikusi ahal izan ditugu baita bertako jendeak egin behar izaten dituen ibilbideak ere. Pixu ederrak eramanez gainera.

Herriko umeak ere atzerritarrekin konfidantza hartzen hari direla dirudi eta kalean pasatako bakoitzean "Hello Hello" esanez agurtzen gaituzte belarritik belarrirainoko farrearekin. Jende jatorra da baina pena bakarra ingelera gutxi egiten dutela elkar komunikatzeko.

Ikusten duzuen bezala hau ez da gelditzen eta gauza bat bestearen atzetik zain dugu.

P.D. "lupianoi" eskuminak baina gu ez gara irailera arte azalduko badaezpada ere anginak ez harrapatzeko!! "Bixki miragarrien ahalmenak aktibatu" eta zaindu zaitezte.

Norbaitek Xabierrekin hitzegiten badu zoriondu gure partez.

jueves, 13 de agosto de 2009

HALONG BAY & CAT BA

Hanoin azkeneko gauean uretako txontxongiloen ekitaldia ikusi genuen, oso polita izan arren "jet lack"-ak gogor jo eta doi doi eduki genituen irekita begiak.
Gauen lo ondo egin ondoren Halong Bay alderako bidaiari ekin genion Tour organizatu batean. 8 etan hoteletik jaso eta hiru ordu pasa autobus txiki batean (tartean bisita de rigor eskuz egindako lanen denda batetik, oraindik ez dugu pikatu!!!). Bidean gauza pilla bat ikusten dira eta hemen motoak edozertarako balio dute, baita oiloak eramateko ere.
"Mollara" iritsi eta gero barkuan Halong Bay zeharkatzera. Hau zoramen bat da!! Beste bat gehiago. Barko bat alde batetik, bestea bestetik eta munduko marabilla izendatzea nahi zuten hau izorratzen hari dira. Parajeak oso ederrak baina motor soinuak egunez eta karaokeak gau aldera eguna "alaitzen" saiatzen ziren.
Gaua barkoan pasa ondoren Halong-eko bigarrengo zatia egin dugu gaur. Eta gaur bai, gaur erakutsi digute zergaitik nahi duten ingurune hau munduko marabilla bezala izendatzea. Bazter baketsuak edonon, arrantzaleak beren lanean eta txalupa handiak martxa baxuan. Momentu batzuetan barkardadea sentitzeko moduan. Tori nire botua!!
Arratsaldean "Monkey island"-etik pasatu ondoren Cat Ba islan porturatu gara. Bertan, ausart ausart, motozikleta bat alokatu eta islako bazter batzuk ikustera joan gara. Arrozalak bazter guztietan eta pasatzen ginen herri txikietako jendea kaso egiteko desiratzen.


P.D. Ezin izan dut deitu eta amona zoriondu gure partez.

martes, 11 de agosto de 2009

Hanoi, mugimendua ala "caos"-a?

Atzo iritsi eta gose pixkat genuenez ze aukera hobea jaki Vietnamdarra probatzen hasteko. Hotelean galdetu eta "restaurante" batzuen aurretik pasa ondoren tankera onena zuenean barrura. Jaten hastean arrastorik ez nondik hasi: kazuela sutan belar, perretxiko etabarrekin eta aparte belar gehiago , oilaskoa eta pasta (nuggles-ak) guztiak gordinik. Haseran kazuela bakarrik ekarri ziguten eta noski goseak jota ni jaten hasi nintzen sopa moduan, gero oilaskoa eta beste guztiak bertan egosi behar genituela esplikatzera etorri ziren (hori vietnamitez hitzegin hori!!!). Zuek erabaki zer moduz afaldu genuen, guk tripa bete genuen behintzat!!! Goizean lo nahiko egin eta kalera atera gara. Ho Chi Ming-en mausoleoa ikusi eta bero ikaragarriari aurre eginez beste gauza batzuk ikustera. Bidean motoak, motoak eta motoak.
Hurrengo lekura joateko alpelgurea sartu eta aitona batek ziklo horretan eraman gaitu. Bela egingo nituen nik 15 edo 20 minutu bizikletan bero horrekin 2 euro baino gutxiagoren truke eta horrelako trafikoaren tartean!! Azkenik kaleetan bueltaka ibili gara hurrengo egunetarako planak egiten: bihar hiru egunetarako Halong Bay aldera, gero Sapa eta Pagoda del perfume, eta gero .... Baina tartean Alonari lanerako itxura hartu diote oporretan egon arren.






lunes, 10 de agosto de 2009

IRITSI GARA!!!

Azkenean hogeita piko ordu luzeren ondoren sartu gara "begi txikien" lurralde honetara. Dena ondo joan da, hotela uste genuena baino kutreagoa (aire egokitua badu behintzat!!!!). Dena den iritsi eta hau zoratzeko modukoa da. Lehendabizi taxia hartu behar eta hor dira bat eta bestea eta bestea,..... denak zuri "lagundu" nahian. Azkenean batekin negoziatu eta 10$ hoteleraino. Bidean $ baino nahiago duela DONG etan kobratu eta 17 eskatzen dizkigu. Nola?? Eta erantzuna 100.000 Dong= 1. Guztira 1700000 nahi zituen!!!! Hau nora etorri garen enteratzeko baina lehendabizikoa eskibatu dugu (200000 Gong kobratuta bidali dugu).

Hotelean irteerei buruz galdetu dugu eta ia 3 astetarako plana antolatu digute, hau la os... da!!!

Bueno zerbait jatera goaz eta bihar gauza gehiago kontatuko eta ahal bada argazki batzuekin ondo gaudela erakusteko!!

domingo, 9 de agosto de 2009

Bidaiaren hasera

Billeteak hartu genituela 6 hilabete pasa eta ... eguna ez zela iritsiko zirudien arren, hementxe da. Geroxeago, arratsaldeko 6 t'erditan Bilbotik Frankfurt-era eta handik Bankgok-era. Hemen lau orduko egonaldia maletak hartzera joan eta check-in berri bat egiteko. Jarraian azken hegaldia eta gure aurteko bidaiaren benetako hasera, Hanoira!!!

Vietnami buruz zerbait gehiago jakin nahi duenak hona hemen Wikipediarako link-a.

http://es.wikipedia.org/wiki/Vietnam

Gu iparraldetik sartuko gara eta bertan 7-10 egun pasa ondoren beherako bideari ekingo diogu. Hortik aurrerakoak blog honetan jarraitzeko aukera izango duzuela espero dut (interneterako konexioen arabera).