Bi egun izan dira Pattayan baina nolako bi egun. Golperik jo gabe, hoteletik hondartzara eta hondartzatik hotelera. Tartean kaletik buelta bat eman eta zerbait hartu. Hemen dagoen turismo sexualagatik ez balitz leku ederra izango zen ezer egin gabe egoteko baina herri osoak "nexka gazte merkadilloa" ematen du. Merkadillo honek turismoa asko bultzatu du eta gizonezko asko dabil batera eta bestera bere "maitetxoa" erakusten. Ez sinestekoa!!!



Gu, ba .... argazkiek adierazten duten bezala saiatu gara turismo horri kasu gehiegi ez egin eta atseden hartzen. Zuek erabaki lortu dugun edo ez.


Gaur goizean Bangkok hirira heldu gara autobuses eta "la primera en la frente", ez dugu ikasten. Hoteletik atera eta promozioa!!! Que chollo!!! Tuk tuka 20 BATH-engatik eta hiru leku ikustera eramango gintuela. Lehenengoa ikusi eta bigarrenera bidean telak egiten zituzten leku bat erakutsi behar zigula. Gerturatu eta arropa denda bat, trajeak neurrira egiten dituenetakoa, guk ezer nahi ez eta saltzailearekin 10 minutu hitzegin eta kanpora. Bigarrena ikusi eta hirugarrenaren bidean EXPO Thai-tik pasa behar genuela, hau berriz pitxi denda, guk begiratu eta kanpora!! Hirugarren lekura iritsi eta 45 metroko Buda ikusi dugu. Guk errezatu dugu baina tuk-tukera bueltatzean gidaririk eta tuk-tukik ez, ospa eginda zegoen!!! Gu herriaren beste puntan, baina behintzat 20 BATH ordaindu gabe!! (50 xentimo baino gutxiago)

Hau guztia eta gero jende jatorra ere topatu dugu, beraiek "timo" hauek oso normalak direla eta denda hauek gasolina ordaintzen diela gidariei (zerbait erosiz gero komisioa ere bai). Bihar ere Bangkok ikusten pasako dugu eguna eta biharko pasata hegazkina hartzea tokatzen da, ala ez...
4 comentarios:
Bueno people, dagoeneko bukatu da bukatu da, bukatu se acabo... ! Edo ez, auskalo.
Beno, nik hemengo berri emango dizuet. Honezkero ahaztuta egongo zarete baina igandean etaparen txanda da. Ez dakit joateko asmorik izango duzuen, baina gaur Joxemik deitu du bera animatzen dela esanez, eta zuen arabera dago bere izena eman edo ez. Gu momentuz hirurok goaz. Asteburuan ikusiko dugu elkar.
Azken segundurarte aprobetxatu, horrek urrea balio du eta.
Izan untxi
I will not approve on it. I think precise post. Expressly the title-deed attracted me to be familiar with the sound story.
Nice post and this post helped me alot in my college assignement. Thank you as your information.
Opulently I assent to but I contemplate the brief should have more info then it has.
Publicar un comentario