Aupa Koadrila!! Zuek segi informatzen festetako preparatiboak nola dijoazten, allautakuan hortan denbora galtzeko astik ez dit eukiko ta!!
Arale: dagoeneko maleta listo? uiuiuiuiuiiiiiii....
PITXITXI-rentzat
Etzanela pentsa, Santiago gure patroiai Igor-ek esan litxonan "Y aqui que pescan? porque me recuerdan a los que pescan txipirones,... " ta gure Santiagiton erantzuna "si,si, txipiron, si, si" konklusiyua: etzinan oso ondo iten erderaz, ta ideik ez litxakanan zer tzan txipiron. Beitu zan nolako txalupetan ateatzen litunan danak arrantza, hemen etzion katxopik eta olatuak botatzeko bildurrikan ere ez.
A!! ta prepatu ai Euskal Jaitako altzalajaika in ber nu ta!!!
ARALE: Hoiek dia oporrak hoiek!!! segi, ta segi, ta segi,...ta maria gora ta gora ta gora ta guri bene harrapatzen ez!! Ondo segi ta alga danak atea Igor bueltan juten daneako etzako gustatzen alga tartian surf itia ta!!!
demasiado para dos ojos y un corazon, ala dio hemengo esaldi famatu batek eta ez du arrazoi faltarik. Hiru bolkanez inguratuta dagoen lakua ondo ikusteko aukera izan dugu gaur, eguraldi ona izan dugu. Goizean jaiki eta gosaldu ostean lakuari bira emateko txalupa bat hartu dugu, nola ez, gogor negoziatu eta gero. 600 quetzal eskatzen hasi zaizkigu eta 350ean amaitu dugu, ez dago gaizki.
Jarraian Misol-Hako urjauzia. Pasada bat. Misol Ha eta Agua Azul arteko bidean Chiapas-ko paisaiak ikusten genituen bitartean txoferrari: ?los de aqui viven de la agricultura o de la ganaderia? galdetu nion eta erantzuna honako hau: "viven de milagro". Eta egia da ikusten den pobrezia ikaragarria da.
Eta bukatzeko, Agua azul eko urjauziak. Azken leku honetara bidean elgoibartar eta ondarrutar batekin topo egin genuen. Beraiekin bazkaldu genuen eta beraiek Palenkeruntz joan behar zuten, guk berriz, San Cristobalera. Mikrobusean gindoazela argentinako bikote batekin topo egin eta hotela elkarrekin topatu genuen eta gaurko eguna ere elkarrekin pasa dugu. Oso jatorrak dira.
Bueno eta atzoko arazoak konpontuta tori argazki batzuk.Hildako basoa. Duela urte pila bat lur azpian ur geza zegoen eta horri esker arbol hauek bizitzeko aukera zuten. Duela 25 urteko urakan batek ur gezazko putzu hori desengindu zuen eta gaur egun gazia da, hau dela eta zuhaitz guztiak itxura honekin gelditu ziren. Ikusten den ur horren pean hondar mugikorrak daude eta lehorra dagoen lekuan salto egin ezkero lurra mugitu egiten da. Lurpean lehen 50 metroetan lokatz estiloko zerbait omen dago.
Gezurra badirudi ere zerbezatxo bat hartzeko ere paradak egiten ditugu. Tequilazko entrenamenduak beranduago hasiko dira, lehendabizi pretenporada zerbezarekin!!!
Hi txikito! komentayoik ez al dek in ber???? (harrapaukoik harrapau ber dunak).
Atzo gauean, komentatu bezala, argi eta soinu espektakuloa ikustera joan ginen. Zer esan,... ba ikaragarri polita izan zela, izarpean juego de la pelota, piramideak, ... argiztatuak ikusteak. EROGARRIA!!!! Gaur, goizean goizo jaiki gara eta super batean pic-nic erara gosaldu ostean Taxi bat hartu dugu ruinetara goizo iristeko. Bai goizo iritsi ere, oraindik parkina itxita zegoen. Taxia utzi eta kolan bigarren jarri gara. Kolan bigarren, baina barrura sartzen lehenak izan gara. Kastillo izeneko piramidera heldu eta lokarri batez inguratua zegoen. Ez genuen gora lehenak igotzeko biderik topatzen. Mexikar batek orduan "Haze dos años que zerraron" esan digu eta konturatu gara monumentu gehienak behetik ikusi behar zirela. Ala eta guztiz ere ikaragarriak izaten jarraitzen dute. Orain ulertzen dugu zergaitik izendatu duten "maravilla" berri bezala. Bertatik Meridarako autobusa hartu dugu. Meridan youth hostelean egingo dugu lo eta gelara joan ostean kaletik buelta bat ematera atera gara. Bai atera ere, euria hasi du. Bai, bai, euria. Euskal Herrian neguan egiten duen bezalako zaparrada eta ez du ordu betean gelditu. Arazo tekniko batzuk medio gaur ezin dugu argazkirik jarri. Ea biharko zerbait arreglatzen dugun eta gaurko sarrera pixkabat gehiago jazten dugun. Ondo segi eta bihar arte!!!! |
Orain turismo bulego batera goaz informazio gehiagoren bila eta gero autobus geltokira bihar Chichen Itza aldera joateko billete billa.
Ikusten duzuen bezala dena martxan da eta oraingoz ondo.
Laster arte.