Ikusten diu egun bat idatzi gabe eon ezkero inpaziente jartzen zeatela. Ordenian hasteko lehenbizi atzokoa kontatuko diu ta geo gaurkoa.
Atzo goizean Panchanen lo eginda Palenke ikustera joan ginen. Hitz batean laburtu daiteke bertan ikusia: IKARAGARRIA. Zenbat eta gehiago jakin Maiei buruz, gero eta galdera gehiago ditugu. Nola jakin zezaketen lurretik eguzkirako distantzia?. Asko ez luzatzeko argazkiekin laburtuko dugu.
Jarraian Misol-Hako urjauzia. Pasada bat. Misol Ha eta Agua Azul arteko bidean Chiapas-ko paisaiak ikusten genituen bitartean txoferrari: ?los de aqui viven de la agricultura o de la ganaderia? galdetu nion eta erantzuna honako hau: "viven de milagro". Eta egia da ikusten den pobrezia ikaragarria da.
Eta bukatzeko, Agua azul eko urjauziak. Azken leku honetara bidean elgoibartar eta ondarrutar batekin topo egin genuen. Beraiekin bazkaldu genuen eta beraiek Palenkeruntz joan behar zuten, guk berriz, San Cristobalera. Mikrobusean gindoazela argentinako bikote batekin topo egin eta hotela elkarrekin topatu genuen eta gaurko eguna ere elkarrekin pasa dugu. Oso jatorrak dira.
Gaur Canon del Sumidero (Azentoak ez du egiten) ikustera joan gara, bai ibaitik eta baita goiko balkoietatik ere. Bietatik ere oso paisaia politak, 1100 metrotako paretak daude bertan. Kokodriloak tximinoak etab ikusi ditugu ibaiko bueltan.
San Cristobal-go herria ere oso polita iruditu zaigu, nahiz eta oraindik a fondo ikusteko aukera gehiegi izan ez dugun. Gauean agian gaueko anbientea pixkat ezagutuko dugu jende ugari ikusten bait da.
Orain zerbait jan aurretik argazki kamera ustu behar eta internetera konektatu gara.
Dena idatzi ondoren argazkiak igotzen ez digu uzten, beraz bihar saiatuko gara jartzen.
AHH!! eta lasai egon DEAN lagunarekin dena hitzeginda dago eta gu gauden lekutik baino goragotik pasatuko da. Kontrolpean!!
3 comentarios:
Egia da oso gustora jaso detela zuen kronika. Atzo gaueko hamabik arte egon nintzan ordenadorean zartzen, baina ezerrez. Eta gaur ofizina etorri eta lehenbiziko lana zure bloga ikusi, eta posa emandit. Esaten duten Quintana Roo ikutuko duela DEAN ek, Ribera Mayan, eta egia da zuek behero zaudetela. Zer bait ihartzen?. Hemen ere ez dakit zer pasatzen da eguraldiakin, jaian hasi san egualdi txara eta gero eta okerragoa, euria, otza, haizea. Eta itokinan, atzo gauean aitonarekin egon nintzan zuek nun zaudeten gutxi gora behera esaten, eta gero etxean nengoenean Mª axun ek deitu zian, aitonak eta amonak lo gutxi egingo zuela esanez, bere kuartuan ura zartzen zela tetxotik behera tantoka, aldameneko obrati edo, baina ez zuten nahi beste nunbaitea joatea lo egitea, eta orain esan didate lo zerbait egin duela, eta aldameneko enkargatua jun behar duela. O sea que hemen here badauskagu notiziak. Zuek zegi olaxe, ematen du zoragarria dela ikusten hari zeatena. Momento hontan kristo saparra hari da. Beno, zegi idazten aldezutenean, ohitu egin nahiz zuen berri jasotzen.
Iepa paria! Pozte nauk hurakanatik libratzia, hemendik lasayo ibiliko gattuk. Lengua bai hurakana azkoitiko Dean tabernan.
Guk gauza asko etzazkau kontatzako hemendik. Donostiko suak ikustea jun giñun batian, Kojerrenian e bazkaldu giñun, Elosuak espektakulua emantzin Debako enbolautan... baño egualdi eskas onekin etziok asko iteik. Oin mometuan kiston zaparrada ai dek botatzen.
Ba ondo segizazue, ta ez bueltau handik tekila pixkat ean gabe.
Egoitz
uou!!!
Publicar un comentario