viernes, 24 de agosto de 2007

Atitlango lakua

Gaur Panajachel herria alde batetara utzi eta txalupa batean Jaibalito izeneko beste batetara salto egin dugu. Euria goitik eta behetik hari du eta hau normala den galdetzean: "urakan bat pasatzen hari dela esaten digute", gu urakanagatik askoz gertuago egon gara eta orain arte euri gutxi izan dugu. Zorionez Jaibailtoko hotela ikaragarri polita da, ohe aurrean lehio handi bat lakuaren gainean (eguraldi onarekin bistak onak izango dira). Gaur gauean afari "berezi" bat omen dugu, hemengo tipikoa.
Jaibalitotik txalupa batean paseotxo bat ematera atera gara baina zoratuta gaude, euria goitik eta behetik hari du eta blai egiten besterik ez gara hari. San Marcos herritxora hurbildu gara eta beste herri gehienetan bezala eliza ikustera joan gara. Hau ere oso polita eta berezia, baina hemen ere argazkiak ateratzea debekatua.
Hurrengoan berri gehiago eta ea argazki batzuk sartzeko aukera izaten dugun.

1 comentario:

Arale oyo dijo...

Lakua egoteko euria egin behar ezta? Baina lasai, gaur larunbat goiza, euririk ez du gelditu Getarian behintzat, eta trumoia ere dinbi danba, arratsalderako ateri eman omen dute, eta hemen ez dago hurakanarik, beste fenomenoren bat izango da. Ikusiko duzue, Iraila kriston ona egingo du, ta orduan dena guretzat izango da... Asteburua izanda, ta Bilboko jaiak izanda, animatuta gaude, eguraldiak aginduko digu joan ala ez, bestela Oikia cityra joan beharko dugu, Euskal Herria lau Haizetara ezagutzeko modu folklorikoa! Beno gaztiak, hemendik beste notizi inportanterik ez, animo, laister eguzkia ikusiko dugu ta! Viva Guatemala, andele, andele!!!