miércoles, 29 de agosto de 2007

Copan eta Livingston

Atzo ere idatzi gabe gelditu ginen. Aurreko egunean esan genuen bidaia gogorra genuela, eta ala izan zen. Goizeko 4 tan Antiguatik atera eta 10 etan iritsi ginen Copango (Honduras) ruinetara. Ruina hauek beste guztien desberdinak dira, hemen ez da piramide handirik baina bai tallatutako gauza ugari, estelak adibidez. Piramideetako bat beste baten gainean egindakoa da eta tunel batzutatik aurrez zegoenaren orma batzuk ere ikusi genituen.
Han bueltan Livingston edo Rio Dulcera joateko modurik bazen galdetu genuen eta bakarra Rio Ondora joan eta han "lineako" bus bat hartzea zela modu bakarra esan ziguten. Ala egin genuen, 12 etan autobusean sartu eta 14 etan Rio Ondon ginen. Autobuserako boletoak erosi eta exerita itxaron, "Ya vendra". Eta bai, etorri zen. Jende ugari eta parada bakoitzean alto! Taberna baten ondoan gidaria eta boleto saltzailea zerbait hartzen ere egon ziren. Ikusten duzuen bezala kriston komeriak Rio Dulcera iristeko. Eta hemendik azken txanpa falta zen, txalupaz Livingstonera. Pixkat regateatu eta mala letxian jarri ondoren txalupean sartu eta martxa. Bidean gaua egin zitzaigun eta txalupak argirik ez, bidean denda batean linterna kutre bat erosi eta aurrera (AI,AI,AI, aitona Joxek motxila egin izan bazidan seguru linterna bat sartuko zidala). Baina hau ez da dena, gauzak okertu ezin zutela ematen zuenean, euria!!!! eta haizea!!! Orduan bai "IN GOD WE TRUST" (beheko argazkian linterna eusten). Bustita baina osorik heldu ginen eta hau ahazteko: ganbak eta bakallua afaldu genituen.
Gaur goizean berriro ere itxasora!!! Ez gara makalak gu, atzokoarekin nahiko ez eta... Leku zoragarriak ikusi ditugu 7 altares deiturikoa eta Playa Blanca. Zuek atera konklusioak argazkiak ikusita.
Livingston herriagatik berriz zer esan, baaaa.. Guatemala barnean irla bat dela, ez du ematen Guatemalan gaudenik. Ia denak beltzak dira (esklabuen ondorengoak), oso jende jatorra eta irekiak. Guzti honek erritmo lasaiko herria egiten du Livingston.Cuba gogorarazi digu (eta hori ez garela behin ere izan).
Bihar berriro ere txalupa hartu eta Rio Dulcera, hemen autobusa eta Flores aldera.

Bihar arte (ahal baldin bada).

4 comentarios:

maripaz dijo...

Oiek dira abenturak, letu eta segituan imprimitu eta eman diot aittonari irakurtzeko bere izena. Bueno gusotira irakurridu eta seguru sartuko zuela motxilan linterna. Lehengo baten eman nion egun dexente zuen ibilaldiana eta guztoria irakurrizuela esan zidan. Momento txar batzu ere pasako dezute, bain aikusten hari zeraten dena seguru konpensantzen duela. Ez dakit esan nizun Inaxiori beste bi hilabete renobatu diotela. Dena txerrikeia. Ah, gaur goizean hartu det buzoitikan festetako programa, be, ezerrez beste mundukoa, hilan 8 ta kuadrilan eguna, eta 10 ean umeena. Ez du merese lenuo etortzea horregaitik ez?. Jaungoikoarein ere akordatu zerate ez?. Bueno momentuan besterik ez, ah bai, oraintxe hitz egindet aitarekin, eta Txuntxun apartamentuko piszinan bainatzen. Jaiki, gosaldu eta piszinara, gero baskaldu egingo duela eta gauerako Bartzelona egaskina hartzera. Ni noiz?. Egia da inbiri pixkat emanten didazute, gehien bat zuek. Beno geroarte. Ondo segi.

Arale oyo dijo...

Iepa joxepa, nahiko parre egin dut autobusaren ordutegia dela eta "ya vendrá", hori da hori bizitzeko filosofia, beste guztia kontua da! Oraingo abentura orain arteko interesantiena izan da, irakurlearentzat bai behintzat, emozioa eta abentura! Hori izaten da bidaiaren parte anekdotikoena, hemendik hilabetera parrez lehertuko zarete... Hemendik ederki gabiltza (ni bai behintzat), gaur ere baño ear bat hartu det eta eguraldia EROGARRIA kalean ibiltzeko.
Beno gaztiak, gaur estropetako klasifikatoria kontxarako, ea zer egiten duten gure mutilak, zuen animoak ere beharko dituzte!

Bye bye,

Arale oporretan, oyo!

viva mexiko!! dijo...

Aupa pareja!!

Ez det galdetukko zemouz zabiltzaten, ze... Holako abenturak bizigarriya ematen dio biajia (lendik ez baldin bazan nahikua)geo abenturakin akordatu ta parre.

Hemen beti bezela segitzen deu, bueno ez, okerro asteazkenian hasi bainitzan lanian. Hasteko ofizina berriya ta dana ezberdin da... baino bueno gustora. Hori bai oporretan hobeto.
Amak eta egunero deitzen due haber zuek ze berri ta izekok e askotan deitzen du oseake dena kontrolpian. Amak dio ya bueltatzeko dessssiatzen eongo zeatela ta nik baietz jajjajajjajjaj.

Bueno pareja A DISFRUTAR ya geo ta gutxio gelditzen da ta. Ah ta loriak-gatik ez preokupatu, Igorren aitakin hitzein nun ta nere kargu....... a temblar... jajjaj

Bueno pareja AIO

Anónimo dijo...

Earki zabiltzate pareja!

Hemendik dana ondo, gaur apaya tokatzek, aber zerrekin sorprenditze ziuztiken, la cosa promete. Barrerak ta hasita zaudek jartzen, ta festa usaya ziok nabarmen. Gaur peligroso pintatzeik gauak. Biharre eztek giro izango, Oxkar fuerte ziok ondarbasoako, ojo.

Bestela dana ondo, astelenian lanea buelta ( depresion post-parto ), baño bueno, lelengo astia lasaya jungoek, geo etorrikottuk komeriyak. Txarrena txakolin dastaketa ezingoitela jun aurten, kabensoss.

Aurtengo festetako programa oso ona, gauza berri asko jarri dixkie. jeje.

Ondo segi, egunero letzeizuet.