
Goizean goizo jaikitzea gaur ez da horrenbeste kosta, etxe aurreko oillarra aspalditik entzuten genuen eta kukurrukuak egiten. Zazpiak aldera kaso egin eta mugitzen hasi gara, lehendabizi derrigorrezko dutxa eta ondoren eguneko janaldirik garrantzitsuena. Prestaketa denen ondoren Bac Ha-ko merkatu handiaren ordua iritsi da. Hmong-ak jaisten dira merkatu honetan beharrezko dituzten erosketak egitera eta horretarako dituzten jantzirik ederrenak erabili. Gu zer esan, betiko arropekin.




Merkatu honetan denetarik dago: harategiak, arraindegiak, animaliak,... supermerkatu batean bezala baina guztia aire librean. Guk bazterrak ikusi eta gauza batzuk fitxatu ondoren regateoko jokoari ekin diogu. Gauzak erosi ditugu baina beti bezala ez dakigu tira bira horretan garaile izan garen edo ez, gu behintzat gustora egindako erosketekin.

Sapa aldera etortzeko minibus batean lekua topatzean zorte pixkat izan dugula pentsatu dugu eta horrela lineako autobusa ekidin, baina hara nondik nora Lao Cai pasatu eta minibusa taller baten parean gelditu den. Ez genuen ezer graberik espero baina atzeko frenoan nik ez dakit zer duela .... ordubete pasa. Azkenean ez dakit ba nik lineakoan azkarrago etorriko ez ginen!! Baina horrelako gauzekin konturatzen gara denborak zer balio gutxi duen hemen.

3 comentarios:
polita da!
Aupa bikote, earki zabiltzatela bistakoa da. Nik ere bialduko nituzke pertsona batzuk hemendik horra bizitza zer den jakiteko!!! (a ze kalbarioa Aialarekin). Ostegunean joan zen edo hobeto esanda "bidali" genuen bere etxera, ta pakia galanta!
Beno, gu jada era guztietako buruko minak pasata, deseatzen Asturias aldera joateko ta oporrez disfrutatzeko, asteazkenean joango gara (gaur astelehena da). Jasone ere a punto de... Orain Jokinek emandako sagarrak garbitzera goaz, Ama Birjin Egunean egin zuen beroa eta gero, malla-malla eginda daude eta!
Zuek jarraitu regateatzen... hala ere beraiek beti irabazten aterako dira. Tontuak gerran hil tziala ba!
Ayo pelayo
Aupa bikote!!
hementxe nabil lanian, hemen ez dao iñor ta bakar bakarrik gustoa, "petardo" danak falta dia ta lasai lasai, datorren astean hasiko dia etortzen, orduan ezta giro izango. Alo eon naiz Silviakin ta ordenadoria ondo daukala, jejeje.Konpondu duela. nik emango diñat hiri!!!! beno ba ondo segi,
muxuak
letxabe
Publicar un comentario