
Arratsaldea Saigonen buelta bat emateko aprobetxatu genuen, gerrako museoa eta beste gauza batzuk ikusiaz. Azkenean berandutu eta 9 t'erdiak aldera hotelera neka neka eginda.
Hurrengo egunean hiru eguneko irteera hasi genuen Mekong-eko delta bisitatuz. Lehen egunean fruta desberdin batzuk probatu genituen, estia nola egiten duten eta arroz nuddel-ak ere nola egiten dituzten ikusi genuen. Hurrengo goizean goizo mugitu eta merkatu flotante bat ikustera joan ginen. Azoka honen berezitasuna saltzaileak eta erostaileak txalupatan dabiltzala da, garai batean errepideak eskazak zituztenez ibaia aprobetxatuz "mayoristak" elkartzeko puntu bat izaten zen. Gaur egun indarra galtzen doaz.

Gauean hotel flotante batean lo egin eta gero Cambodia alderako bideari ekin diogu gaur goizean ibaian behetik gora. Muga zeharkatzean paisaia ez da asko aldatu baina nabarmena zen ibaian arrantzale gutxiago zela eta itsasontziak ere askoz gutxiago. Ibai bazterrak ordea mugimenduz beteak: batzuk burua garbitzen, besteak beraiek, hurrengoak behiak txukuntzen eta gehienetan umeak alai besoak altxatuz. Eta horrela izan da Cambodiarako sarrera. Phnom Pen hirira heltzean, hotela aukeratu eta biharko Siem Reap aldera joateko autobus tikeak erosi ditugu, gero herriko altxorrik ederrenak ikustera joan gara, Palacio Real eta Pagoda de plata, bai bata edo besteak ikaragarriak. 
Muga pasatzean atentzioa deitu digun beste gauza, Cambodia aldean zenbat eskale dauden. Hauetatik gehienak umeak dira eta gainetik kendu ezin gainera, lonely-ak bazioen baina ez genuen uste horrenbeste izango zenik.
1 comentario:
Bueno, iritza da. Sai negoen zuen notiziak jaso. Hau da bidaia, ni ere zuekin egongo nitzan bezela, diferentzia lanean pasatzen detela egun osoa. Baino rato oso ona egiten zat zuen erreportaia irakurtzen. Hemen nobedadik ez, festak hasten direla ia larunbatean, ondarbaso igoera, herri baskaria eta abar.
Muxus
Mapaz
Publicar un comentario