martes, 11 de agosto de 2009

Hanoi, mugimendua ala "caos"-a?

Atzo iritsi eta gose pixkat genuenez ze aukera hobea jaki Vietnamdarra probatzen hasteko. Hotelean galdetu eta "restaurante" batzuen aurretik pasa ondoren tankera onena zuenean barrura. Jaten hastean arrastorik ez nondik hasi: kazuela sutan belar, perretxiko etabarrekin eta aparte belar gehiago , oilaskoa eta pasta (nuggles-ak) guztiak gordinik. Haseran kazuela bakarrik ekarri ziguten eta noski goseak jota ni jaten hasi nintzen sopa moduan, gero oilaskoa eta beste guztiak bertan egosi behar genituela esplikatzera etorri ziren (hori vietnamitez hitzegin hori!!!). Zuek erabaki zer moduz afaldu genuen, guk tripa bete genuen behintzat!!! Goizean lo nahiko egin eta kalera atera gara. Ho Chi Ming-en mausoleoa ikusi eta bero ikaragarriari aurre eginez beste gauza batzuk ikustera. Bidean motoak, motoak eta motoak.
Hurrengo lekura joateko alpelgurea sartu eta aitona batek ziklo horretan eraman gaitu. Bela egingo nituen nik 15 edo 20 minutu bizikletan bero horrekin 2 euro baino gutxiagoren truke eta horrelako trafikoaren tartean!! Azkenik kaleetan bueltaka ibili gara hurrengo egunetarako planak egiten: bihar hiru egunetarako Halong Bay aldera, gero Sapa eta Pagoda del perfume, eta gero .... Baina tartean Alonari lanerako itxura hartu diote oporretan egon arren.






3 comentarios:

isuuis dijo...

Nik uste vietnamita batian janda nitxokela, utrecheen... bami, nashi, roti...ta holako zeoze, ta errealo saltsa pikante bat ontzi txiki batian, kontuz horrekin.

Aloña beti dotore, laneako txapelakin e bai.

Anónimo dijo...

Earki zabiltzate! Gu aurreko ostiralian txino batian jan giñun ba. Antzekua dek baño lagartoik gabe sopan.

Anónimo dijo...

Aupa paria, ikusi det getaitik oaindik ez inork ez dizuela idatzi, beno hori iruitu zait behintzat. Hemen festak bukatu eta oporretara joateko prest ginela, Nora kalenturarekin (anginak), ni ere eztarria izorratuta, beraz, datorren astean ekingo diogu bidaiari. Zuek hasi duzue eta earki zabiltzatela ematen du, pixkat extres itxura hartzen diot, baina tira... hiria beti hiri. Bestelako berririk ez hemendik. Eongo gea ta bitartean ondo pasa.

Las whixkis