Atzo goizean My Son-eko ruinak ikustera joan ginen, CHAM arkitektura delakoaren gelditzen diren arrastoak ikustera. Gezurra dirudi nola orain dela urte gutxi herri oso bat zegoen tokian, estatu batuetarrei esker orain harri pila bat eta arrasto batzuk gelditzen diren. Ezer berririk ez.
Bidean herri txikietatik pasa ginen, batean zeramika nola lantzen zuten bestean arroz laminak nola sekatzen zituzten ikusteko aukera izan genuen. Arratsalde partean, tokatzen zen, hondartzara joan ginen atseden pixkat hartzera. Freskatzea ere ez zitzaigun gaizki etorriko baina ura hemen oso epela dago. Kanpoan ia hobeto egoten da. Gaua iluntzen hari zen neurrian vietnamitak gerturatzen hasi ziren, batzuk aitarekin kometa hegan jartzera, beste batzuk gurasoei itsasontzia uretara botatzen laguntzera eta beste batzuk baloiarekin jolastera. Gu beraien tartean atzerritar bakarrak.
Gaur goizean herriz aldatzea tokatu zaigu eta oraingoan hegazkinez. Hoi An-etik Danang-eko aireportura taxi batean joan eta bereala hegazkinez 900 kilometro egin ditugu. Saigon Vietnam estatuko herririk handiena da eta hasera batean Hanoi bezalako zoramena izango zela uste bagenuen ere, zertxobait txikiagoa dela esango nuke. Begira hor merkatu bateko eta gauez kaleen argazkiak.
2 comentarios:
Anónimo
dijo...
Ulertzen alzerate herritarrekin?. Gaur goizean aeropuertoa jan gera Inaxion bila dendako furgoneta haundiarekin, bizikletak eta abar ekartzeko. Beraiek ondo ailatu dira baino ekipajea 0. Ezerrez, ez bizikletak ez boltzak. Ordu terdira bizikletak ailatudira, poltzak bidaliko dituztela. Oso gustora ibili hemen dira, jatekua eta lo egiteko tokia merke, eta bizikletak ere ondo arazorik gabe. Begoña eta Xuban ere etorri dira Ezcaray tik, Astebeten Intza desente mejoratuda. Kriston indarra dauka anketan. Asmatu banuke nola bidali argazkia!. Tomatea hasi gera enbotatzen, baiña momentuan gordiñik jaten hari gera, kristona dago. Ikusten zuek ondo zabiltzatela majina gauz ikusirik.
Epe bikote, ikuste deu earki zabiltzatela, paraje politak ikusten. Gu hemen beti bezela, egualdi onakin hondartzan eta jan eta jan. Asteartian Bilbon izan nintzan ta earki pasa genun, bakizue txosnatik txosnara konturatzeako goizeko zazpirak. Asko daude ta... Hemen danok ondo gea, aita egunerokoan, Xabi ia etxian ta Arazntza ta Cambrilsen ta gu Zumaian azkenengo egunaz gozatzen. Ostegunian konkursilloa, ikusiko der ze pasatzean. Bueno bikote onodo ondo ibili ta ikusi arte!!! Nerea
2 comentarios:
Ulertzen alzerate herritarrekin?. Gaur goizean aeropuertoa jan gera Inaxion bila dendako furgoneta haundiarekin, bizikletak eta abar ekartzeko. Beraiek ondo ailatu dira baino ekipajea 0. Ezerrez, ez bizikletak ez boltzak. Ordu terdira bizikletak ailatudira, poltzak bidaliko dituztela. Oso gustora ibili hemen dira, jatekua eta lo egiteko tokia merke, eta bizikletak ere ondo arazorik gabe.
Begoña eta Xuban ere etorri dira Ezcaray tik, Astebeten Intza desente mejoratuda. Kriston indarra dauka anketan. Asmatu banuke nola bidali argazkia!.
Tomatea hasi gera enbotatzen, baiña momentuan gordiñik jaten hari gera, kristona dago.
Ikusten zuek ondo zabiltzatela majina gauz ikusirik.
Muxu bat.
Mapaz
Epe bikote, ikuste deu earki zabiltzatela, paraje politak ikusten.
Gu hemen beti bezela, egualdi onakin hondartzan eta jan eta jan.
Asteartian Bilbon izan nintzan ta earki pasa genun, bakizue txosnatik txosnara konturatzeako goizeko zazpirak. Asko daude ta...
Hemen danok ondo gea, aita egunerokoan, Xabi ia etxian ta Arazntza ta Cambrilsen ta gu Zumaian azkenengo egunaz gozatzen.
Ostegunian konkursilloa, ikusiko der ze pasatzean.
Bueno bikote onodo ondo ibili ta ikusi arte!!!
Nerea
Publicar un comentario