Iristean hotela topatzea pixkat kosta zaigu. Full zeudela esan digute lehendabizikoek baina azkenean pistina eta guzti duen batean gaude, ez dakit bainorik hartuko dugun baina...
Orain arte ezagutu ditugun herrietatik desberdina da Hoi An. Jende gutxiago bizi da, beraz motorren kantitatea ere txikiagoa da. Herri honetara etorriz gero legezkoa den bezala arropa egin beharra dago eta hoteletik irtetzean egin dugu lehendabiziko gauza jostun bat topatu, telak aukeratu eta neurriak hartzen utzi. Bihar goizeko 11 etarako arropak listo. Modelo esklusiboak!!! (Koadrillako danan neurriak izan ezkero ez dek leku txarra kamixeta berriyak iteko, urruti xamar aukeran)

Bazkaritan ibai bazter bateko restaurante batean izan gara eta restaurantea topatzen ere leku bat baino gehiago pasa behar izan dugu, gauzak beste herrietan baino garestiago daude hemen. Bazkalostean herritik bueltatxo bat eman dugu, kale politak eta pagoda edo edifizio ederrak edonon.

2 comentarios:
Alegiya, bi eun "ohi-an" pasa dittuzuela, lennon ta yoko ono bezela.
Iep bikote, ikusten da ondo zabiltzatela batetik bestera. Gu atzo etorri ginen Bretañiatik eta esan primeran ibili garela, tokiak politak, eguraldia kristorena (sineztezina) eta kanpineko kita zuen mahai eta eserlekuekin osatua de la ostia! Hizkuntzarekin ibili gara nahiko motz, baino bueno... Gu zuek ez bezala, behin bakarrik ibili gara internetean, gainontzean tarteka dei batzuk aitari eta egia esan dexente deskonektatuta. Bidaiaz gelditzen zaizuena gozatu eta mila esker urte betetzean zoriontzeagatik, ondo izan eta zaindu. xabier
Publicar un comentario