lunes, 17 de agosto de 2009

SAPA, PERFUME PAGODA ETA HUE

To CHENG it has been really nice to hearing from you. Hope you also enjoyed the Bac Ha market as we did. My email adress is igoraizpurua@hotmail.com if you need more Euskara lessons (I will be grateful in giving).

SAPA aldeko argazki ederrak erakusteko pixkabat sufriarazi egin dizuegu, ez dugu azken egunotan hotelean lo egiteko aukerarik izan eta. Herenegun trenean eta atzo berriz autobusean!! lo ondoen nola egiten den frogatzen hari gara. Iritziak denetarik daude.

Astelehenean goizean jeikita trekking (mendi buelta guretzat) bat egin genuen gure kontura. Bakoitza moto batera igo eta txoferrarekin Ta Phin izeneko herrira eraman gintuzten. Bertan emakume batek hartu eta bere etxea erakustera eraman gintuen, trukean berari eskuz egindako zerbait erostekotan. Etxea ikusi ondoren pixkanaka SAPA herrirantz joan ginen, 14 kilometro inguru, bidean herri txiki pilla bat eta jendea oso jatorra.


SAPA-ra iritsi ondoren, ohitura bihurtu den bezala moto bat alokatu genuen Cat Cat-eko urjauziak ikustera joan eta inguruetatik bueltatxo bat egiteko asmoz. Ondoren dutxa eder bat hotelean, mokadutxo bat jan (ez gara gosez hilko, muestrako beheko argazkia) eta autobusean tren estaziora gauez Hanoi-ra bueltatzeko.




Atzo Hanoin eguna pasa beharrean ginen eta bertan pasa baino nahiago izan genuen ospa egin. Denboraz juxtu ibiliko ginela uste genuenez antolatutako irteera batean apuntatu ginen Pagoda del Perfume delakoa ikustera. Irteerako gauzik politena emakume batek arraunez bultzatako txalupa batean eginiko buelta. Ni ere saiatu nintzen arraun egiten baina antzeman egin zen barrukoa nintzela!! (Argazkiak ez dira hemen jartzeko modukoak).


Gauean autobusa hartu eta Huera bidaia egin dugu (Alonak lo primeran, ni berriz silla-ohean kabitu ezinda) eta jarraian herria ezagutu. Bero ikaragarria egin du eta haseran "ciudadela" ikusten oinez ibili bagara ere bazkaltzera joateko ziklotaxi bat hartu dugu. Bazkalostean berriz ere motorra!!! Gaur froga gogorragoa, herri handi bateko trafiko eta guzti, arazotxo txikirenbat kenduta karnetarekin jarraitzen dut.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

PROBATZEKO PUBLIKATU DAM EDO EZ, BESTERIK EZ DET IDATZIKO

Anónimo dijo...

Ni berriz, anonimo bezela bidali behar ditut, baina behintzat asmatu det.
Haoiko mobimentua bildugarria emate du. patxaran bizitzeko ez behintzat.
Kriston lekua ematen duena Halong da, mendi hoiek itxaso erdian earra. Zuek blogan idatzitakoa eta argaskiak imprimitu egiten ditut erakusteko aitona eta amonari. Oso ondo daude, Aizarnan egon ginen 15 ean sardinak jaten eta oso ondo pasatu genuen, aitona umoretzu eta amona ere ondo.
HOI AN polita ematen du, Gero bidali argaskiak zer erropa egin dituzuen edo sorpresa ahal da etorri arte?.
Inaxiok deitu zuen larunbaten hilak 15, orain Mar Muerto ra ailatu didala eta pixka lasaio ondartzan akampada libre egiten ondartza. oso gustoa ai emendira pasatzen.
Gu herri eta baserria zaitzen (lanea ere egunero ni) tomate soragarriak hari dira ertetzen Gu jaten ere hari gara. Seguru akordatzen zeratela hemengo tomate, kalabazin, arrautzak eta abar.
Baino esatean bezela "el que quiere peces que se moje el culo" edo "sarna con gusto no pica" eta hor denetik pasatzen haiko zeate, aunke itxura ederra daukate toki batzuk. Urakin arazorik bai? AH! Getarira jaten da ura botatzea.
Intza eta bere gurasoak Ezcaray daude, damian hemen lagata. Gaur argaski oso polita bidali di Intza zuk Taieain etik ekarritako motxilan, baina ez dakit bidfaltze eukiko deten Kablea biladu beharko det.
Bueno hau da rollua. Ondo ondo segi eta muxuak biontzako.
mapaz