miércoles, 5 de septiembre de 2007

Buzeoa: itxasoan eta cenotean

Atzoko egunez itxasoan buzeatu nuen, itxaso mugitua omen zegoen (nahiago nuke hor mugitua dagoen bakoitzean horrelako bisibilitatea izango bagenu), baina hala ere oso ederra izan zen. Arrain arraro asko, korala eta txangurro ikaragarri bat ere ikusi genituen beste gauza askoren tartean. Beraz, esperientzia positiboa.
Gaur berriz, cenotera joan gara. Aloñak goiko partetik ikusi du eta nik barrenetik. Ikaragarria izan da. Imajinatu kobazulo batera sartu eta egan egiteko aukera emango balizute. Han goitik ere ikusiko nuke nolakoa den, baaaaa.... aletei eragin eta bertara iristen zara. IKARAGARRIA izan da.
Hemen bidaltzen dizkizuet cenoteei buruz informazioa duen link bat eta youtube-en dauden bideoak:
www.aqua-inn.info/IDIOMA/Espa/Cenotes.htm
http://www.youtube.com/results?search_query=gran+cenote
Eta lagunak, hau bukatzen hari da. Biharko eguna gelditzen zaigu aprobetxatzeko eta gero ostiralean etxera buelta. Badakit asko eta asko desiatzen egongo zaretela gu bueltatzeko, baina izango da bat edo beste gure bloga egunero abenturaz eta pasadizoz ez aktualizatzea faltan botako duenik.
Bueno bihar arte, auskalo zerrekin.

martes, 4 de septiembre de 2007

Ruinak, Xcaret eta Tulum

Herenegun Tulumeko ruinak ikustera joan ginen. Ez dira orain arte ikusitakoak bezalako tamaina handikoak baina kokapen berezia dute. Herria hiru aldeetatik harresi batek inguratzen du eta laugarren aldean berriz itsasoak egiten du muga. Ruina hauek ere badute beren xarma.
Atzo Xcaret izeneko parke batetara joan ginen. Egunez ibaietan behera tubo eta antiejoekin jaitsi, tximeleta haztegi bat ikusi, voladoreak, ... gauza pilla bat ikusi genituen. Gauean berriz, bertan egiten duten espektakulua ikustera joan ginen. Espektakulo honetan mayen pilota jokoa nolakoa zen errepresentatzen dute, segidan espainiarren etorrera eta bukatzeko mexikoko probintzia askotako dantzak eta musikak interpretatzen dituzte. Oso ondo egon zen.

Xcareteko gezurrezko hilerrian ikusitako textu orijinala.

Gaur ere egun lasaia izan dugu. Goizean gosaldu eta herritik buelta bat ematera joan gara. Bide batez gaur buzeatzera joateko izena eman dut. Baita bihar goizean cenote (ur gezako putzua) batean buzeatzeko ere. Aloñak berriz bihar goizean snorkle egingo du cenote bertan.

Eta Felix-i buruz zer esan, ba.... hemendik ez dela ageri eta ez dela ageriko. Zuek hortik lasai egon, guk hemen informazio asko dugu eta ez da arazorik izango.

domingo, 2 de septiembre de 2007

Tulum

Atzo 14 orduko bidaia eta gero iritsi ginen Tulumera. Hoteltxo txukun batean alojatu gara eta jendea oso jatorra da.
Bihar Xcaret izeneko parke batetara goaz. Ea denbora gehiagorekin argazki batzuk sartzeko aukera izaten dugun.
Gure Oskarrek zer moduz egin du Ondarbasorako igoera?
Ni festetan arratsaldean iritsiko nauk, gauean afaririk bai?

viernes, 31 de agosto de 2007

Rio Dulce eta Tikal

Atzo transisio eguna izan zen eta bide batez txalupan ibilbidetxoa egin genuen (Livingston- Rio Dulce, lehengoan gauez eta eguraldi txarrez egin genuen bera). Egunez oso ederra da (nahiz eta gauez ere bere xarma eduki, batiz bat euria, haizea,... hari dituenean), bista onak, txori asko, arrantzaleak,... eta bukaeran aduanatzat egiten zuen gaztelua ikusi genituen.









Gero beste abenturatxoa. 12:30 etan 13:30 zirela esan ziguten, guk erlojuari begiratu ez eta maila oneko autobus billeteak erosi genituen 15:00 etarako. Geu pardilloak bi ordu t'erdi egon behar genuela konturatu ginenean (gezurra dirudi 3 aste gabiltzala hemen bueltaka, inuxentiak zer gean), baina... Guatemala horrela zela ere esan ziguten. 15:00 jo zituen eta 15:15 ere bai, "ahorita viene, zinco minutos". 15:30 etan bertan ginen eta billeteen dirua bueltatuko zigutela (gu nora autobusik gabe!!!). Ondoko autobus lineako autobusa etorri zenean 15:50, billeteen dirua bueltatzeko eskatu genion, y el muy cabròn "no os puedo devolver". Halako batean autobusa iritsi zen 16:05. Bazen garaia. Flores herrira 19:00ak aldera iritsi ginen, gaua zen ordurako, hotel baten aurrean utzi zigun txoferrak eta barrura. Lo ondo egin dugu, baina gutxitxo.


Gaur berriz madrugon!!! 3tan diana!!! Eguzkia irtetzen ikustera Tikal-eko IV. tenplura. Baina suerte txarra izan dugu behelaino itxi itxia zegoelako. Tximiñoen garraxiak bakarrik entzun ditugu ordu hoietan jaiki eta gero. Baina gero ruinak ikusi ditugu eta ederrak, oso ederrak!!! Basoan galduta daude eta halako batean, "hor piramide bat!!" puntara igo eta beste batzun puntak ikusten dira. Bere garaian ikaragarria izan behar zuen honek. Piramideen arteko ibilbideetan mila animalia eta landare berezi ikusi ditugu. Giak zulo batetik tarantula bat ere atera digu!!! ez sinestekoa da. Ikutzeko aukera izan dugu (Aloñak ni pensar) eta tertziopelozko azala zuela zirudien, xuabe xuabea. Baita mimosa deituriko "belarra" ere, ikutu ondoren bere hostotxoak bildu egiten ditu, ikusi hemen.
Bihar berriro ere Mexiko aldera bueltatzen gara. Autobusa Chetumal-era eta gero, auskalo!!! oraindik ez dugu erabaki non eta nola pasa azken egunak.

Aupa Koadrila!! Zuek segi informatzen festetako preparatiboak nola dijoazten, allautakuan hortan denbora galtzeko astik ez dit eukiko ta!!

Arale: dagoeneko maleta listo? uiuiuiuiuiiiiiii....

miércoles, 29 de agosto de 2007

Copan eta Livingston

Atzo ere idatzi gabe gelditu ginen. Aurreko egunean esan genuen bidaia gogorra genuela, eta ala izan zen. Goizeko 4 tan Antiguatik atera eta 10 etan iritsi ginen Copango (Honduras) ruinetara. Ruina hauek beste guztien desberdinak dira, hemen ez da piramide handirik baina bai tallatutako gauza ugari, estelak adibidez. Piramideetako bat beste baten gainean egindakoa da eta tunel batzutatik aurrez zegoenaren orma batzuk ere ikusi genituen.
Han bueltan Livingston edo Rio Dulcera joateko modurik bazen galdetu genuen eta bakarra Rio Ondora joan eta han "lineako" bus bat hartzea zela modu bakarra esan ziguten. Ala egin genuen, 12 etan autobusean sartu eta 14 etan Rio Ondon ginen. Autobuserako boletoak erosi eta exerita itxaron, "Ya vendra". Eta bai, etorri zen. Jende ugari eta parada bakoitzean alto! Taberna baten ondoan gidaria eta boleto saltzailea zerbait hartzen ere egon ziren. Ikusten duzuen bezala kriston komeriak Rio Dulcera iristeko. Eta hemendik azken txanpa falta zen, txalupaz Livingstonera. Pixkat regateatu eta mala letxian jarri ondoren txalupean sartu eta martxa. Bidean gaua egin zitzaigun eta txalupak argirik ez, bidean denda batean linterna kutre bat erosi eta aurrera (AI,AI,AI, aitona Joxek motxila egin izan bazidan seguru linterna bat sartuko zidala). Baina hau ez da dena, gauzak okertu ezin zutela ematen zuenean, euria!!!! eta haizea!!! Orduan bai "IN GOD WE TRUST" (beheko argazkian linterna eusten). Bustita baina osorik heldu ginen eta hau ahazteko: ganbak eta bakallua afaldu genituen.
Gaur goizean berriro ere itxasora!!! Ez gara makalak gu, atzokoarekin nahiko ez eta... Leku zoragarriak ikusi ditugu 7 altares deiturikoa eta Playa Blanca. Zuek atera konklusioak argazkiak ikusita.
Livingston herriagatik berriz zer esan, baaaa.. Guatemala barnean irla bat dela, ez du ematen Guatemalan gaudenik. Ia denak beltzak dira (esklabuen ondorengoak), oso jende jatorra eta irekiak. Guzti honek erritmo lasaiko herria egiten du Livingston.Cuba gogorarazi digu (eta hori ez garela behin ere izan).
Bihar berriro ere txalupa hartu eta Rio Dulcera, hemen autobusa eta Flores aldera.

Bihar arte (ahal baldin bada).

lunes, 27 de agosto de 2007

Eguna Antiguan

Gaurko eguna atseden hartzeko aprobetxatu dugu, baina ez geldirik egoteko. Lo nahiko egin ondoren Antiguako herria "pateatu" dugu. Herri kolonial ederra da, eliza dexenterekin.
Erropak ere garbitu beharra zauek!!!!

Bihar egun gogorra izango dugu, goizeko 4 etan autobusa dugu Copan (honduras) aldeko ruina batzuk ikustera joateko. Gero handik beste autobus bat hartuko dugu (espero degu zerbait topatzea, hemendik ez bait dago ezer) Livingston edo Rio Dulce aldera joateko. Berriro ere Caribe aldera.

PITXITXI-rentzat

Etzanela pentsa, Santiago gure patroiai Igor-ek esan litxonan "Y aqui que pescan? porque me recuerdan a los que pescan txipirones,... " ta gure Santiagiton erantzuna "si,si, txipiron, si, si" konklusiyua: etzinan oso ondo iten erderaz, ta ideik ez litxakanan zer tzan txipiron. Beitu zan nolako txalupetan ateatzen litunan danak arrantza, hemen etzion katxopik eta olatuak botatzeko bildurrikan ere ez.

A!! ta prepatu ai Euskal Jaitako altzalajaika in ber nu ta!!!

ARALE: Hoiek dia oporrak hoiek!!! segi, ta segi, ta segi,...ta maria gora ta gora ta gora ta guri bene harrapatzen ez!! Ondo segi ta alga danak atea Igor bueltan juten daneako etzako gustatzen alga tartian surf itia ta!!!

domingo, 26 de agosto de 2007

En el mercado de CHICHI: Comandante llama a comandante

Gaur barkatuko duzue baina ezagutu genituen argentinar batzuk uler dezaten erderaz doa (ahal den neurrian).
Dedicado para el Comandante Adrian y Julieta.
Ya hemos vivido la sensación del regateo sin fin. Esto es un caos, y al final solo sabes que lo has conseguido a un precio bueno para ti, sin saber cual es el verdadero precio. El comandante ha tenido que trabajar mucho y duro.
Como veis nuestro viaje sigue adelante y hoy dormiremos en Antigua, después de tres noches en los alrededores del lago de Atitlan. Esto es una maravilla. Esperamos que vosotros estéis tostaditos al sol y os acordéis de nosotros (nosotros no tenemos vuestras direcciones).


sábado, 25 de agosto de 2007

La hermosura del Lago de Atitlan es..



demasiado para dos ojos y un corazon, ala dio hemengo esaldi famatu batek eta ez du arrazoi faltarik. Hiru bolkanez inguratuta dagoen lakua ondo ikusteko aukera izan dugu gaur, eguraldi ona izan dugu. Goizean jaiki eta gosaldu ostean lakuari bira emateko txalupa bat hartu dugu, nola ez, gogor negoziatu eta gero. 600 quetzal eskatzen hasi zaizkigu eta 350ean amaitu dugu, ez dago gaizki.



Lakuaren inguruko herriek ere badute beren xarma, batzuk keramika besteek egurra eta guztiek telak era batera edo bestera ekoiztu-saltzen dituzte.


Santiago herrian berriro ere erritual arraro bat ikusi dugu. Egurrezko irudi bati, Maximon deiturikoari, edaten-erretzen etab ematen diote bere laguntza izateko.


Bihar Chichicastenangoko azokara goaz eta eguna Antiguan amaituko dugu, baina hori beste kapitulo batean...


Gora Mari jaia!!!


viernes, 24 de agosto de 2007

Atitlango lakua

Gaur Panajachel herria alde batetara utzi eta txalupa batean Jaibalito izeneko beste batetara salto egin dugu. Euria goitik eta behetik hari du eta hau normala den galdetzean: "urakan bat pasatzen hari dela esaten digute", gu urakanagatik askoz gertuago egon gara eta orain arte euri gutxi izan dugu. Zorionez Jaibailtoko hotela ikaragarri polita da, ohe aurrean lehio handi bat lakuaren gainean (eguraldi onarekin bistak onak izango dira). Gaur gauean afari "berezi" bat omen dugu, hemengo tipikoa.
Jaibalitotik txalupa batean paseotxo bat ematera atera gara baina zoratuta gaude, euria goitik eta behetik hari du eta blai egiten besterik ez gara hari. San Marcos herritxora hurbildu gara eta beste herri gehienetan bezala eliza ikustera joan gara. Hau ere oso polita eta berezia, baina hemen ere argazkiak ateratzea debekatua.
Hurrengoan berri gehiago eta ea argazki batzuk sartzeko aukera izaten dugun.

jueves, 23 de agosto de 2007

Guatemalara iritsi gara

Gaurko egunak bi gauza ditu kontatzeko, lehena eta garrantzitsuena Guatemalara iritsi garela eta bestea egun osoa autobusean pasa dugula, chicken bus-ean hemen ezagutzen dituzten bezala, hortik atera kontuak ze "katxarrotan" ibili garen.
Bestela gauzak ondo doaz. Muga pasatzea uste genuena baino errazagoa izan da, tramite burokratiko gutxi egin behar zen eta ez diogu inori mordidarik ordaindu behar izan.
Orain Panajachel herriko cyber batean gaude afaltzera joateko denbora egiten, kanpoan euria hari du. Hotela hartu dugu eta telebista, ur beroa,... ditu. Bertan telebista piztu eta TV española internazionalean notiziak eta Euskal Herrian uholdeak!!!!!!

miércoles, 22 de agosto de 2007

San Juan Chamula, Zinacantan, Chiflón ...

Atzo goizean San Juan Chamula delako herri kuriosoa ikustera joan ginen. Bertan garrantzitsuena eliza eta merkatua dira. Merkatuan bertako produktuak saltzen dituzte, bai janariak eta baita eskulanak ere. Bertan argazkiko umeak eskolara joateko koadernoa eskatu zigun eta guk erosi. Eliza barrua beste istori bat da. Lurrean baldosen gainean belarra eta "errezatzeko" belarra alde batera baztertu eta kandelak lurrean pegatzen dituzte. Santu guztiak alboetan jarrita daude eta ez noski altareetan, mahai gainetan baizik. Batzuk negarrez, besteak eskuko soinu eta gitarraz eta besteak kokakola edanez korroskak botatzen (izpiritu txarrak kanpora ateratzeko). Baina guzti honen irudirik ikusi nahi baduzue bertara etorri beharko duzue, argazkiak ateratzea debekatua bait dago.












Hemendik Zinacantanera joan ginen taxiz (argentinoak ere gurekin ibili ziren egun guztian), hemen telak nola egiten zituzten ikusi genuen. Hau pazientzia hau!!










Arratsaldea berriz San Cristobal ezagutzen pasa genuen. Chiapas probintziako traje tipikoen museo bat ikustera joan ginen beste gauza askoren artean. Hemen gizonezko batek bere kolekzio pribatua erakusten du eta Chiapas probintziako historia, egoera, hizkuntzak, ... aurkezten ditu. Berak traje guzti hauek indijenekin bizi ondoren lortu zituen. Gaur egun beraiei laguntzen jarraitzen du: ur projektuak aurrera eramaten, erredurak dituzten pertsonak sendatzen, etab. luze bat. Kriston personajea!!


Gaur berriz antolatutako tour bat hartu dugu kobazulo bat, Chiflóngo urjauzia eta Lagunas de Montebello ikusteko (bide batez Guatemalarako bidean Comitángo herrian gelditzeko). Chiflóngo urjauziak 120 metro ditu eta ez dugu hitzik hau deskribatzeko. Lagunas de Montebello ikusteko berriz hemen.

lunes, 20 de agosto de 2007

Palenke, Misol Ha, Agua Azul eta Cañon del Sumidero

Aupa gaztiak!!!

Ikusten diu egun bat idatzi gabe eon ezkero inpaziente jartzen zeatela. Ordenian hasteko lehenbizi atzokoa kontatuko diu ta geo gaurkoa.

Atzo goizean Panchanen lo eginda Palenke ikustera joan ginen. Hitz batean laburtu daiteke bertan ikusia: IKARAGARRIA. Zenbat eta gehiago jakin Maiei buruz, gero eta galdera gehiago ditugu. Nola jakin zezaketen lurretik eguzkirako distantzia?. Asko ez luzatzeko argazkiekin laburtuko dugu.
















Jarraian Misol-Hako urjauzia. Pasada bat. Misol Ha eta Agua Azul arteko bidean Chiapas-ko paisaiak ikusten genituen bitartean txoferrari: ?los de aqui viven de la agricultura o de la ganaderia? galdetu nion eta erantzuna honako hau: "viven de milagro". Eta egia da ikusten den pobrezia ikaragarria da.

Eta bukatzeko, Agua azul eko urjauziak. Azken leku honetara bidean elgoibartar eta ondarrutar batekin topo egin genuen. Beraiekin bazkaldu genuen eta beraiek Palenkeruntz joan behar zuten, guk berriz, San Cristobalera. Mikrobusean gindoazela argentinako bikote batekin topo egin eta hotela elkarrekin topatu genuen eta gaurko eguna ere elkarrekin pasa dugu. Oso jatorrak dira.













Gaur Canon del Sumidero (Azentoak ez du egiten) ikustera joan gara, bai ibaitik eta baita goiko balkoietatik ere. Bietatik ere oso paisaia politak, 1100 metrotako paretak daude bertan. Kokodriloak tximinoak etab ikusi ditugu ibaiko bueltan.




San Cristobal-go herria ere oso polita iruditu zaigu, nahiz eta oraindik a fondo ikusteko aukera gehiegi izan ez dugun. Gauean agian gaueko anbientea pixkat ezagutuko dugu jende ugari ikusten bait da.

Orain zerbait jan aurretik argazki kamera ustu behar eta internetera konektatu gara.

Dena idatzi ondoren argazkiak igotzen ez digu uzten, beraz bihar saiatuko gara jartzen.

AHH!! eta lasai egon DEAN lagunarekin dena hitzeginda dago eta gu gauden lekutik baino goragotik pasatuko da. Kontrolpean!!

sábado, 18 de agosto de 2007

Campechetik Palenque-ra

Gaurko eguna autobusean pasa dugu, ez emoziorik gabe, militarrek kontrol batean gelditu bait gaituzte. 11 aldera hartu dugu Campechen eta 17 etan Palenquera iritsi. Orain bero handia egiten du eta freskatu-lasaitze aldera aire egokitudun cyber batean sartu gara. Ez dugu gauza asko kontatzeko.
Bihar egun gogorra dugu. Goizeko 8 etan "combi" deituriko furgona bat hartuko dugu. Lehendabizi ruinak ikustera eramango gaitu (4 bat ordu), gero Misol-Ha urjauzietara (1 ordu) eta jarraian Agua azulera (beste 3 ordu). Jarraian Palenquera buelta egin ordez San Cristobal de las Casasera eramango gaitu, 20 aldera iritsiko omen gara.
Bueno, ondo segi eta ahal badugu bihar ere zerbezatxo bat hartzen zuekin gogoratuko gara (jajajajaja...).

viernes, 17 de agosto de 2007

Uxmal eta Campeche

Eguna Uxmal ruinetara joateko autobusa hartuz hasi dugu. Autobusean pareja katalan batekin hizketan etorri gara eta hauek Mexiko DF eta Palenketik buelta eginda zetozen, beraz gauza batzuk nola egin daitezkeen azaldu dizkigute (gure hotel berdinean zeuden eta tostadak albalean bilduta eraman dituzten bakarrak: katalanak noski). Uxmalen autobusetik jaistean beste katalan bikote batekin topo egin dugu eta hauek gure bide berdinean dihoaz, beraz elkarrekin pasa dugu eguna.

Uxmaleko ruinak Chichen Itzakoak baino txikiagoak izanagatik ere, ez dira edertasun gutxiagokoak. Bestela ikusi muestrako argazki hau.


Uxmaletik autobusa hartu eta Campeche aldera joan gara. Kostako herri polit hau muralla batez inguratua dago eta bertako alde zaharrean etxe bakoitza kolore batekoa da.

Erderazko Campechano hitza bertako biztanleengatik da oso irekiak direlako; alboan egokitutako edonork bere laguntza eskeini digu, beti dute galderaren bat egiteko edo aholkuren bat emateko. "SINESTESINA". Hemen arratsalde pasa egin dugu, gaztelua, herriko plaza, eliza eta eguzkiaren lotaratzea ikusiz. Gaua el pirata hostalean pasa ondoren bihar goizeko 11 etan Palenkerako autobusa hartuko dugu.



Hau badoa aurrera eta dena arazorik gabe!!!!!!!!!!

jueves, 16 de agosto de 2007

Egun lasaia Meridan



"Atseden" eguna Meridan, eta ez gaude extremaduran, nahiz eta bere izena espainiako herriagatik izan. Gaur goizean beranduxeago jaiki gara eta 9:30 turismo bulegoak antolatutako tour bat egin dugu. Bertan herriko monumentu eta katedralak erakutsi dizkigute. Gia oso jatorra tokatu zaigu eta larunbat edo igandean bere etxera bazkaltzera joateko ere esan digu. Aukeran egun gehiegi egon behar horretarako eta pena handiz (denboraz larri xamar gabiltza) ezezkoa esan behar izan diogu. Felipe gure lagun berriarekin (tourreko gia) gauza xelebre ugari ikasi ditugu, adibidez: chicle hitza mayeraz dela; chi ahoa eta cle mugimendua; Yucatan hitzak "zure hizkuntza ez dut ulertzen" esan nahi duela. Eta beste gauza asko ere bai.




Nola ez nahitaezko galdera egin diogu, "ea zer pentsatzen duten espainiarrei buruz" bera mestizoa izanik, herrialdearen %80 a bezala, bere historiaren zati bat dela eta mayen kultura zapaldu ordez aberastu egin duela beste zenbait gauzekin. Guztiek ez dutela horrela pentsatuko izan da gure irudipena.

Arratsalde partean bihar Uxmal ruinetara "camioi"-z joateko "boletoak" erostera joan gara, goizeko 8-etan "en la zentral de camiones". Gero handik Campechera joateko, baina hauek bihar sakonago kontatuko dizkizuegu argazki eta guzti.
Ariyoooooo!!!!!


Nomadas Youth hosteleko terrazan atseden hartzen. 900 pelan gaua ta gosaria. Hau txollua hau!!!

miércoles, 15 de agosto de 2007

Celestunera irteera

Gaur ere ez gara geldi egon. Goizo jeiki eta autobusa hartu dugu Celestun izeneko kostako herri batetara. Bertan hondartza ederra ezik erretserba natural bat ere badute, eta erreserba hori ikustera txalupa batean joan gara. Flamekoak, pelikanoak, kormoranak, hildako basoa, etab ikusi ahal izan ditugu bertan.


Txalupaz egindako bidaia "nekagarriaren" ondoren ondartzako txiringito batean bapo bazkaldu dugu. Olagarroa, txibiak eta arraina mariskoz betea.

Aipatu beharra dago hemen jendea oso irekia dela eta beti daudela hitz bat luzatzeko prest. Batera joan zaitezte edo beste hau polita da, izan dira gure bidaiaren berri eman diegun gehienen erantzuna. Informazioa bertatik bertara.


Bueno eta atzoko arazoak konpontuta tori argazki batzuk.

Hildako basoa. Duela urte pila bat lur azpian ur geza zegoen eta horri esker arbol hauek bizitzeko aukera zuten. Duela 25 urteko urakan batek ur gezazko putzu hori desengindu zuen eta gaur egun gazia da, hau dela eta zuhaitz guztiak itxura honekin gelditu ziren. Ikusten den ur horren pean hondar mugikorrak daude eta lehorra dagoen lekuan salto egin ezkero lurra mugitu egiten da. Lurpean lehen 50 metroetan lokatz estiloko zerbait omen dago.




Gezurra badirudi ere zerbezatxo bat hartzeko ere paradak egiten ditugu. Tequilazko entrenamenduak beranduago hasiko dira, lehendabizi pretenporada zerbezarekin!!!







Hi txikito! komentayoik ez al dek in ber???? (harrapaukoik harrapau ber dunak).

martes, 14 de agosto de 2007

Chichen Itza

Atzo gauean, komentatu bezala, argi eta soinu espektakuloa ikustera joan ginen. Zer esan,... ba ikaragarri polita izan zela, izarpean juego de la pelota, piramideak, ... argiztatuak ikusteak. EROGARRIA!!!!

Gaur, goizean goizo jaiki gara eta super batean pic-nic erara gosaldu ostean Taxi bat hartu dugu ruinetara goizo iristeko. Bai goizo iritsi ere, oraindik parkina itxita zegoen. Taxia utzi eta kolan bigarren jarri gara. Kolan bigarren, baina barrura sartzen lehenak izan gara. Kastillo izeneko piramidera heldu eta lokarri batez inguratua zegoen. Ez genuen gora lehenak igotzeko biderik topatzen. Mexikar batek orduan "Haze dos años que zerraron" esan digu eta konturatu gara monumentu gehienak behetik ikusi behar zirela. Ala eta guztiz ere ikaragarriak izaten jarraitzen dute. Orain ulertzen dugu zergaitik izendatu duten "maravilla" berri bezala.

Bertatik Meridarako autobusa hartu dugu. Meridan youth hostelean egingo dugu lo eta gelara joan ostean kaletik buelta bat ematera atera gara. Bai atera ere, euria hasi du. Bai, bai, euria. Euskal Herrian neguan egiten duen bezalako zaparrada eta ez du ordu betean gelditu.
Arazo tekniko batzuk medio gaur ezin dugu argazkirik jarri. Ea biharko zerbait arreglatzen dugun eta gaurko sarrera pixkabat gehiago jazten dugun.
Ondo segi eta bihar arte!!!!

lunes, 13 de agosto de 2007

Egitako bidaia hasi da



Gaur hasi da benetako bidaia, orain arte plastikozko Mexicon izan gara, hotelak, pizzeriak,... baina gaur mayen munduan sartzen hasi gara. Goizean goiz jaiki eta autobusa hartu dugu Chichen Itza-ra etortzeko, baina bertan gaueko argi eta soinu ikuskizuna ikustea erabaki dugu eta ruinak bihar goizean goizo ikustea (ez omen da inor izaten eta piramideetan bakarrik egon omen gaitezke, ea egia den). Hau horrela izanik arratsaldea "libre" genuen eta Ik-kil izeneko cenote batean (ur putzu batean) bainatzera joan gara. Gero lineako autobus bat hartzeko asmoa genuen baina muturran aurrean gelditu gabe ospa egin digu, hau horrela izango da. Orain arratsaldeko seirak hogei gutxi dira eta denbora pixkat egin asmoz bloga aktualizatzea bururatu zaigu. Eta nola ez, errepide exkaxak, etxe erdi eroriak, oinetako zulodunak, ... baina edonon topa daiteke interneterako konexio bat (orain arte behintzat bai).

Bueno ikusten duzuen bezala hau aurrera doa. Bihar Chichen Itzako ruinak ikusi ostean Meridara joango gara. Berriro zibilizazio aldera, hau Yucatan probintziako kapitala baita (la ciudad blanca bezela ere ezaguna).

ARALE: vaya donde vaya aupa GETAYA.


domingo, 12 de agosto de 2007

Hegazkinen Cancunera

Iritsi gara. Bidaia luze xamarra egin zaigu (9 ordu) abioia ez bait zen oso erosoa. Bertara etorri eta autobusa hartzera hotelera joateko. Han mutil mexikar batek "de Euskadi?" esan (erropetan antzeman omen digu nongoak garen) eta berarekin hitzegiten hasi ginen. Bere aita "de lo viejo" Donostiarra zela esan zigun, arrazoi zuen mundua txikia zela esan zuenak!!!


Gu bestela oso ondo eta hotela zer esanik ez, bestela begiratu pizsinako argazki hau.

Orain turismo bulego batera goaz informazio gehiagoren bila eta gero autobus geltokira bihar Chichen Itza aldera joateko billete billa.

Ikusten duzuen bezala dena martxan da eta oraingoz ondo.

Laster arte.