Eta iritsi da. Egun bakarra falta da. Urduri ... lasai ... ez dakit zein den sentsazioa, baina ez dirudi bihar hilabeteko bidaia bati ekin behar diogula. Laneko batek komentatu dit ideia ona dela blog baten bidez zuekin bat egitea eta hemen naukazue istorio honi hasera ematen, nahiz eta bidaian zehar Aloña eta bion artean egingo dugun. Lehenengo abentura bidaia eta blog hau esperientzi ona izatea espero dut eta hurrengo urteetan jarraipena izatea.
Bihar hasiko dugun bidaia Mexikoko hegoaldea (Yucatán eta Chiapas), Guatemala eta Belize aldera da 28 egunetan. Mapan ikus dezakezue zer ingurutan ibiliko garen, markatutako ibilbidea ez den arren.

Kontaketa ahal dugun neurrian eguneratzen joango gara. Ondo izan eta zuen komentarioak ere ondo hartuak izango dira.
Ondo izan!
3 comentarios:
ondo pasa argi and aloña!!zestutik,getaira ta oin guatemala ta belicea,elkano berriya in otezaku gure argi!!jejeje esan bezela ondo pasa mereziek eta!!eongoatxik festetan!!
Aupa paria, nik despedida ear bat nahi in ta zuek ihesi!!! ondo ondo pasa udalekutan, mexikano asko ikasi, pikantia jarri mingainian ta dantzatu ipurdiak, bueltatzerakoan, bixki´s housen rantxerak zuen kontu!!! guk ingo dantza. Bitartian guk zaituko herriya ta herritarrak, giro alaia eta jatorra egon dadin, gora salbatoriak! Gora mexiko lindo y bonito!!! ta aitu, bueltan eongo gatxik!!! hondartzan afaia in, flana jan ta kontu kontari. Oyo!!!
bueno, bueno...gustau zaizue Mexiko alde hori eh?...bueltakuan brasa earra emangoigu, hau ikusita koadrilako blogan asuntua hire esku delegauko bai diu...ta bai, amenazua dek...ondo pasa ta kontuz tekilakin, txorau eiteik eta...
Publicar un comentario