miércoles, 15 de agosto de 2007

Celestunera irteera

Gaur ere ez gara geldi egon. Goizo jeiki eta autobusa hartu dugu Celestun izeneko kostako herri batetara. Bertan hondartza ederra ezik erretserba natural bat ere badute, eta erreserba hori ikustera txalupa batean joan gara. Flamekoak, pelikanoak, kormoranak, hildako basoa, etab ikusi ahal izan ditugu bertan.


Txalupaz egindako bidaia "nekagarriaren" ondoren ondartzako txiringito batean bapo bazkaldu dugu. Olagarroa, txibiak eta arraina mariskoz betea.

Aipatu beharra dago hemen jendea oso irekia dela eta beti daudela hitz bat luzatzeko prest. Batera joan zaitezte edo beste hau polita da, izan dira gure bidaiaren berri eman diegun gehienen erantzuna. Informazioa bertatik bertara.


Bueno eta atzoko arazoak konpontuta tori argazki batzuk.

Hildako basoa. Duela urte pila bat lur azpian ur geza zegoen eta horri esker arbol hauek bizitzeko aukera zuten. Duela 25 urteko urakan batek ur gezazko putzu hori desengindu zuen eta gaur egun gazia da, hau dela eta zuhaitz guztiak itxura honekin gelditu ziren. Ikusten den ur horren pean hondar mugikorrak daude eta lehorra dagoen lekuan salto egin ezkero lurra mugitu egiten da. Lurpean lehen 50 metroetan lokatz estiloko zerbait omen dago.




Gezurra badirudi ere zerbezatxo bat hartzeko ere paradak egiten ditugu. Tequilazko entrenamenduak beranduago hasiko dira, lehendabizi pretenporada zerbezarekin!!!







Hi txikito! komentayoik ez al dek in ber???? (harrapaukoik harrapau ber dunak).

5 comentarios:

maripaz dijo...

Hoiek toki ederrak, inbiri desente ematen didazue. Ematen du como pez en el agua sabiltzatela. Nik ez daukat hainbeste gauz kontatzeko, atzo amabirjin eguna gai egin nuen, baina gaur gerriz ere lanean. Aizarnako festak dira, eta atzo 15 urtero bezela sardina jana egin genuen. Edadeko media nahiko altua, amana, aitona eta amona, Xanti eta Mari Carmen, aita eta ni, Mariaxun, Inaxio, Eric eta grasiak Aitor eta Maider, bestela gediatriko bat emango zun. Baina oso ondo baskaldugendun. Gero Getariko portuara juan ginen atunan bila, 4 atun eta aita aranon dago preparatzen kongelatzeko eta enbotatzeko. Gaur baita ere preparatzen arida hamakaitekoa, oilo biltzen taldearentzeko. Hemen ere atzo Getarira jun ginan nean, tokitako zaparra eta asko freskatudu.
Gustatzen zait sistema hau.
Eta ez dago nobedade geiorik. Segi osatzen bloga.

isuuis dijo...

Plan earra, hotel eta denda artian ibiltzia baino askoz hobia...

P.D.:argazkittan eztakak zertan tripa sartzen ibili berrik...je, je...

isuuis dijo...

koño...aloña, horko kopazo hori dana hiretzako al den? ixura earra zakan, bueltatze zeateneako errezeta ekarri.

aitor dijo...

zemouz luna de miel

Arale Edinburgon dijo...

Hello guys, we are in Edinburgh city. We arrived yesterday, it's cold, very cold... it's a WONDERFULL place. Today in the morning we have been in a church listening Gospel concert, for the Festival. And in the afternoon, we have met Argizka Zulaika and her boyfriend, for casuality!!! Tomorrow we're going to visit another area, for three days...
Beno txikiyak! high level eh??? ze uste zinuen ba!!! be water my friends... Irakurri deu earki ari zeatela pasatzen!!! Segi horrela! Gu ya whisky-ra pasa gea, hotza kentzeko aldea... bye bye!