Gaur hasi da benetako bidaia, orain arte plastikozko Mexicon izan gara, hotelak, pizzeriak,... baina gaur mayen munduan sartzen hasi gara. Goizean goiz jaiki eta autobusa hartu dugu Chichen Itza-ra etortzeko, baina bertan gaueko argi eta soinu ikuskizuna ikustea erabaki dugu eta ruinak bihar goizean goizo ikustea (ez omen da inor izaten eta piramideetan bakarrik egon omen gaitezke, ea egia den). Hau horrela izanik arratsaldea "libre" genuen eta Ik-kil
izeneko cenote batean (ur putzu batean) bainatzera joan gara. Gero lineako autobus bat hartzeko asmoa genuen baina muturran aurrean gelditu gabe ospa egin digu, hau horrela izango da. Orain arratsaldeko seirak hogei gutxi dira eta denbora pixkat egin asmoz bloga aktualizatzea bururatu zaigu. Eta nola ez, errepide exkaxak, etxe erdi eroriak, oinetako zulodunak, ... baina edonon topa daiteke interneterako konexio bat (orain arte behintzat bai).
Bueno ikusten duzuen bezala hau aurrera doa. Bihar Chichen Itzako ruinak ikusi ostean Meridara joango gara. Berriro zibilizazio aldera, hau Yucatan probintziako kapitala baita (la ciudad blanca bezela ere ezaguna).
ARALE: vaya donde vaya aupa GETAYA.
3 comentarios:
Beno, orain igual daukat suertea. Hori argaski politak. Disfrutatu. Inaxio ailatu da eta baita gustora jan nik egindako natilak. Bakarrik dakit, ondo ibili diala eta askeneko egun pixkat luze. Zer egualdia daukazute?, bainatu baldin bazerate ona izango da. Atzo hilak 13, amonan kumpleañoak ziren, Aitonan medikua joan behar zun, eta gero alkarrekin baskaldu genuen.
Iepa getaitikan, inbidia pixkat sentitzen hasi naiz, ta ya maleta ere egin dut, rumbo Edimburgo. Dagoeneko planeatu dugu bidaia, ahalik eta gehien aprobetxatze aldera, beraz, bihar, abuztuak 15, Biarritzetik aterako gara, eta ea aukera dugun zuen bloga ikusteko eta elkarren berri kontu kontari jarraitzeko. Ikusi dut earki zabiltzatela, kriston paisajeak ere bai.. ta zemoz jendea?
Arale oporretara, Oyo!
ieu paria!!oso ondo ziok asunto hau e!!ordeñadoria pizteiten bakoitzian beitzei ze jarriezuen.argazkiko bañautakua hi hitzala konturatzian flypau indit.ondo segi!!
Publicar un comentario