Gaurko egunak bi gauza ditu kontatzeko, lehena eta garrantzitsuena Guatemalara iritsi garela eta bestea egun osoa autobusean pasa dugula, chicken bus-ean hemen ezagutzen dituzten bezala, hortik atera kontuak ze "katxarrotan" ibili garen.
Bestela gauzak ondo doaz. Muga pasatzea uste genuena baino errazagoa izan da, tramite burokratiko gutxi egin behar zen eta ez diogu inori mordidarik ordaindu behar izan.
Orain Panajachel herriko cyber batean gaude afaltzera joateko denbora egiten, kanpoan euria hari du. Hotela hartu dugu eta telebista, ur beroa,... ditu. Bertan telebista piztu eta TV española internazionalean notiziak eta Euskal Herrian uholdeak!!!!!!
4 comentarios:
Bai alaxe da, euria ari du barra barra, baina ez daude inundazioak, zenbait puntutan bai, Bayona, Nafarro alde baten, hemen ere errepideak batzutan potzuak, gauz gutxi, baina gaur gauean eta goizaldean ederki egin du. Ematen du aste burua, batiz bat igandean eguraldi hona bada ordua, zeren hasi gera jertze eta txamarrakin, eta noski euritako oinetakoakin. Inaxio hasi da gaur lanean, biskarra hobeto hemen dauka. Aita ere planak egitzen Txuntxukin, hurrengo astean 29 hemendikan irten ez dakit nora eta egazkina Bartzelonan 31. Atzo baskaria eduki genduen Aranon, Kortadi pasteleroa, Juan Antonio Kortadi, beraien andreak eta gu, parre pixkat egin genduen Greziako bidaiari buruz. Egun osoa autubus hortan pasa ta gero ipurdian sapalduta eduki dezue ez?. Zegi holaxe.
Google sartu eta chicken bus tekleatu det, eta hori ratu ona pasadetena, abenturak irakurtzen. Estados Unidosetik emandako autobus eskolarrak hemen dira, eta 20 kilometro egiteko 2 ero 3 ordu pasatzea posible dela, 50 plazakoak barida igual 200 pertsona sartzen direla eta pertsona hauekin oiloak, berdurak eta abar. Prezioa merkeak direla baiña "a los guiris" gehiago kobratzen diotela, o sea que informatu. Beste batek kontatzen du kilometro dexente egin da gero, gasolinera baten denan jeisteko agindua, eta galdatuta zertarako erantsun zioten "fumigatzeko" eta halaxe etorri hementzat makina bat. Aspalido historiak dira edo horain ere hola funtzionantzen dute?. Majiña historio kontatu desute, ez?
Dagoeneko muga pasatu duzue, agur Mexiko lindo y kerido beraz! Hemen oraintxe atertu du, gaur, ostirala, abuztuaren 24a. Arratsalderako eguraldia hobetuko omen du eta asteburua ona eta beroa iragarri dute, gu falta! Gogoratu al zarete 23an Elenaren urteak zirela? nahi baduzue bere helbidea: calagonzalez@hotmail.com da. 31 urte Dublinen kunplitu ditu. Guk usaidun kandela eta kolgante bat oparitu dizkiogu, postal batekin, dena in English, of course... orain zuen bloga nire blogeko estekan sartu dut eta orain azkarrago sartzen naiz zuenean...beno bikote, bidaiako bigarren zatiaz gozatu eta aprobetxa metxa, egunero egun bat gutxiago, ez dago denborarik galtzeko!!! de Guatemala a guatepeor (hemengo eguraldiagatik diot).
Aupa pareja!!
Problema teknikuak diala ta ezin izan dizuet lehenago idatzi (behin baino gehiagotan textu osoa idatzi ta gero etzin uzten publikatzen!!). Iada bukatu dezue bidaian lehen etapa, ta ze etapa!!! Zuen textuak irakurrita eta ezagututa ze parajetan ibili zeaten hau da inbiriya. Baina kopioi batzuk zeate eh!! azkenian Chiflon ta las lagunas de monte bello ikusita bueltatuko zeate. San Juan Chamula kristona ezta? beste mundu bat da. Halare argazki batzuk ateatzia konsegitu dezue, eta naranjazoik jaso gabe gañea!!
Hemen ze esango dizuet ba, oporretan ta aspertuta, egualdi honekin. Jendia preokupatuta ibili da Dean dala ta ez dala. Explikatu nioen ez zala zuen gainetik pasatzen baino halare lasai eon ezin. Haber bueltako azken egunetan zemouz bilatzen dezuen Playa del Carmen ingurua.
Bueno paria ondo ibili ta haber ze berri Guatemala aldian.
Besito y abrazo.
Aio
Publicar un comentario