sábado, 25 de agosto de 2007

La hermosura del Lago de Atitlan es..



demasiado para dos ojos y un corazon, ala dio hemengo esaldi famatu batek eta ez du arrazoi faltarik. Hiru bolkanez inguratuta dagoen lakua ondo ikusteko aukera izan dugu gaur, eguraldi ona izan dugu. Goizean jaiki eta gosaldu ostean lakuari bira emateko txalupa bat hartu dugu, nola ez, gogor negoziatu eta gero. 600 quetzal eskatzen hasi zaizkigu eta 350ean amaitu dugu, ez dago gaizki.



Lakuaren inguruko herriek ere badute beren xarma, batzuk keramika besteek egurra eta guztiek telak era batera edo bestera ekoiztu-saltzen dituzte.


Santiago herrian berriro ere erritual arraro bat ikusi dugu. Egurrezko irudi bati, Maximon deiturikoari, edaten-erretzen etab ematen diote bere laguntza izateko.


Bihar Chichicastenangoko azokara goaz eta eguna Antiguan amaituko dugu, baina hori beste kapitulo batean...


Gora Mari jaia!!!


1 comentario:

pitxitxi dijo...

Kaixo pareja!!
Ez dizuet galdetuko zemuz zaudeten ze begi bistan da primeran zabiltzatela. Paisajiak ere ederrak eta itxura danez makina gauza ikusi ta ezagutzeko! Gu hemen betiko martxan... eguraldi txarrakin atzo arte, baina gaur,igandia, aspaldiko partez eguzkia indartsu atera zaigu...ea zenbat irauten digun.
Gaur Aste Nagusiko azken eguna, astian zehar ez deu aprobetxatzeko aukera haundirik izan ta ea gaur Mari Jaia sutan erretzen ikusten degun ta datorren urte arte despeditzen garen.
Ondo segi bidaia ta disfrutatu!! Galdera bat, hor atzeko lakua izugarri ederra, baina txibik eongo al da?? Abisa juteko istanpe batian!