viernes, 31 de agosto de 2007

Rio Dulce eta Tikal

Atzo transisio eguna izan zen eta bide batez txalupan ibilbidetxoa egin genuen (Livingston- Rio Dulce, lehengoan gauez eta eguraldi txarrez egin genuen bera). Egunez oso ederra da (nahiz eta gauez ere bere xarma eduki, batiz bat euria, haizea,... hari dituenean), bista onak, txori asko, arrantzaleak,... eta bukaeran aduanatzat egiten zuen gaztelua ikusi genituen.









Gero beste abenturatxoa. 12:30 etan 13:30 zirela esan ziguten, guk erlojuari begiratu ez eta maila oneko autobus billeteak erosi genituen 15:00 etarako. Geu pardilloak bi ordu t'erdi egon behar genuela konturatu ginenean (gezurra dirudi 3 aste gabiltzala hemen bueltaka, inuxentiak zer gean), baina... Guatemala horrela zela ere esan ziguten. 15:00 jo zituen eta 15:15 ere bai, "ahorita viene, zinco minutos". 15:30 etan bertan ginen eta billeteen dirua bueltatuko zigutela (gu nora autobusik gabe!!!). Ondoko autobus lineako autobusa etorri zenean 15:50, billeteen dirua bueltatzeko eskatu genion, y el muy cabròn "no os puedo devolver". Halako batean autobusa iritsi zen 16:05. Bazen garaia. Flores herrira 19:00ak aldera iritsi ginen, gaua zen ordurako, hotel baten aurrean utzi zigun txoferrak eta barrura. Lo ondo egin dugu, baina gutxitxo.


Gaur berriz madrugon!!! 3tan diana!!! Eguzkia irtetzen ikustera Tikal-eko IV. tenplura. Baina suerte txarra izan dugu behelaino itxi itxia zegoelako. Tximiñoen garraxiak bakarrik entzun ditugu ordu hoietan jaiki eta gero. Baina gero ruinak ikusi ditugu eta ederrak, oso ederrak!!! Basoan galduta daude eta halako batean, "hor piramide bat!!" puntara igo eta beste batzun puntak ikusten dira. Bere garaian ikaragarria izan behar zuen honek. Piramideen arteko ibilbideetan mila animalia eta landare berezi ikusi ditugu. Giak zulo batetik tarantula bat ere atera digu!!! ez sinestekoa da. Ikutzeko aukera izan dugu (Aloñak ni pensar) eta tertziopelozko azala zuela zirudien, xuabe xuabea. Baita mimosa deituriko "belarra" ere, ikutu ondoren bere hostotxoak bildu egiten ditu, ikusi hemen.
Bihar berriro ere Mexiko aldera bueltatzen gara. Autobusa Chetumal-era eta gero, auskalo!!! oraindik ez dugu erabaki non eta nola pasa azken egunak.

Aupa Koadrila!! Zuek segi informatzen festetako preparatiboak nola dijoazten, allautakuan hortan denbora galtzeko astik ez dit eukiko ta!!

Arale: dagoeneko maleta listo? uiuiuiuiuiiiiiii....

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Atzo apaya earra, atuna afaldu giñun ta postria oin harteko onena dudik gabe, poteko melokotoia Magno pixkatekin.

Kuadrila eguneko bazkaira ( sapatuan ) jendiak eztik nahi jun, momentuz lauek bakarrik. Halare, ingoyu zeoze. Ordurako allatze altzeate?

Gaur Ondarbasoko igoera. Oxkarrek earrak attu berdixkik. Informaukoyu.

pitxitxi dijo...

Kaixo bikote!
Astian zehar ez daukat aukerarik mezuak bidaltzeko baina ez pentsa zuetaz ahaztu naizenik.
Primeran, ezta? Iruitzen zait honea etortzian nahiko lan izango dezuela "linbotik jeitxi ta aterrizatzen" ta hemengo ritmua hartzen.
Iraila...eskolara buelta, lanera, ta Ahh!! Liga. Portzierto Igor, Realak ez zeukak pinta honik berriro nos toca sufrir. Etxian aurreko astian galdu Castellonen aurka ta atzo Eibarren derbia irabazi penalti batekin...que chungo!!! Alo: tarantulak hor utzi, honea ez okurritu horrelako bitxoik ekartzia, ta bazpare maletak itian ondo beitu ze sartzen txunen.
Bueno gaztiak, txintxuak izan ta aprobetxatu azkenengo astia. Ondo izan ta buelta arte!!