Hemendik Zinacantanera joan ginen taxiz (argentinoak ere gurekin ibili ziren egun guztian), hemen telak nola egiten zituzten ikusi genuen. Hau pazientzia hau!!
Arratsaldea berriz San Cristobal ezagutzen pasa genuen. Chiapas probintziako traje tipikoen museo bat ikustera joan ginen beste gauza askoren artean. Hemen gizonezko batek bere kolekzio pribatua erakusten du eta Chiapas probintziako historia, egoera, hizkuntzak, ... aurkezten ditu. Berak traje guzti hauek indijenekin bizi ondoren lortu zituen. Gaur egun beraiei laguntzen jarraitzen du: ur projektuak aurrera eramaten, erredurak dituzten pertsonak sendatzen, etab. luze bat. Kriston personajea!!
Gaur berriz antolatutako tour bat hartu dugu kobazulo bat, Chiflóngo urjauzia eta Lagunas de Montebello ikusteko (bide batez Guatemalarako bidean Comitángo herrian gelditzeko). Chiflóngo urjauziak 120 metro ditu eta ez dugu hitzik hau deskribatzeko. Lagunas de Montebello ikusteko berriz hemen.

4 comentarios:
Nun lagatzen duzue motxilak?. Ez dira ikusten argaskietan. Ba agian egun baten igual jungo gera eliz hori ikustera. Hemen ez dago hola kontatzeko ezer. Bueno euria, euria eta euria eta hotza. Aitonan eta amonan etxean beraien kuartuan, ura tantaka tetxotik eta pareta blai, Mª Axun kuartuan ere hasi da sartzen, askeneko pixuan ez. Aldameneko obran nunbait pareta tartean geratu da txirikitoren bat. Eta hor dabiltza, aitona bere kuartuan hiru bat palangana lurrean jarrita, je, je,
Ahaztu egin zat. DEAN pasatukosan ba?. Ez aldezute ezerre sentiu. Ez dakit distanziak, baina Quintana del Roo egon da hurakanan zentro eta 30 kilometroko bazan, haize pixkat eta euria eukiko zenduten. Ez?
Kaixo bikote,
Berriro itzuli gara Euskal Herrira, ta a ze eguraldia! Nik uste nuen hondartzara joango nintzela behintzat, baina pijama jantzi ta ohera. Atzo Dublinen izan ginen eta gau bat pasatu ondoren, berriro etxera...
Leku zoragarriak ikusten dira zuen paraje horietan, ta gainea eguraldi bikaina, a ze inbidia!!! Sano sanoa...
Laister nire blogean sartuko ditut argazki batzuk, eta adi adi begiratu, ea norbait ezagutzen duzun Aloña!
Who is him?
http://www.blogari.net/geltokia
Publicar un comentario