Uxmaleko ruinak Chichen Itzakoak baino txikiagoak izanagatik ere, ez dira edertasun gutxiagokoak. Bestela ikusi muestrako argazki hau.
Uxmaletik autobusa hartu eta Campeche aldera joan gara. Kostako herri polit hau muralla batez inguratua dago eta bertako alde zaharrean etxe bakoitza kolore batekoa da. 
Erderazko Campechano hitza bertako biztanleengatik da oso irekiak direlako; alboan egokitutako edonork bere laguntza eskeini digu, beti dute galderaren bat egiteko edo aholkuren bat emateko. "SINESTESINA".
Hemen arratsalde pasa egin dugu, gaztelua, herriko plaza, eliza eta eguzkiaren lotaratzea ikusiz. Gaua el pirata hostalean pasa ondoren bihar goizeko 11 etan Palenkerako autobusa hartuko dugu.
Hau badoa aurrera eta dena arazorik gabe!!!!!!!!!!
1 comentario:
Aupa guapetontxis!!!!
aquí estoy en Teruel (existe) y por fin me conecto a internet. Qué envidia vuestro peasso viaje! me he leído todos los posts de un tirón.
Muxus enormes ta ondo segi!!!!!!
Publicar un comentario